Kattin-txiki

Txema Gaztelumendi, Joseba Gurutz Ezeiza (Kaxka), Ramon Gaztelumendi, Aiako Harria Gaztelumendi, Miren Irigoien, Olatz Retegi, Mikel Mendizabal, Joxan Mitxelena, Jon Gaztelumendi, Iñaki Pikabea eta (+) Iñaki Arbelaitz.

«Gertatutakoa jakin eta kontatu nahi dugu»

«Hurrengo belaunaldiei 1936an eta ondorengo urteetan gertatutakoa transmititzea da helburua»

Gure ekimenak

 GAU ILUNA bideoa 2003. urtean egin zen, Kattin Txikiko partaide izango zirenek osatu zuten lan hau: ikerketa lanak egin, dokumentazioa jaso, testigantzen hitzak bildu eta bideoa gauzatu; zeregin horri eutsi nahi dio Kattin-Txikik.

Isiltzen ez den isiltasuna (LURPETIK BERRESKURATUTAKO MEMORIA) 2009

Isiltzen ez den isiltasuna  (Agirien Txostena) 2009

Gau Iluna…1936  (2003)

Isiltzen ez den Isiltasuna  (2009)

Trabajadoriak (2009)

Iragorriko kanponsantuko 5 fusilatuen erauzketa

Iragorriko kanposatua deritzan pararajian hainbat herritar -36ko gerran- fusilatu eta bertan lurperatu zituzten. Lehen indusketak 1960. urtean burutu ziren. Zortzi gorpuzkin etera zituzten hobi hartatik; Maringo apaiza izandako Jorge Iturrikastillo izan zen bat, eta haurdun zegoen emakumearena izan zen bestea. Herritarren oroimenean ordea  beste hobi bat ere bazegoen; testigantzek hala zioten, hamairu lagun arteraino fusilatu zituztela inguru hartan. Horrela, 2005ean Kattin-txiki elkarteak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskaera formala bidali zion, berriz ere Iragorriko Kanposantuan gorpuak bilatu eta deshobiratzeko. Gorabehera askoren ondoren, 2007ko abuztuan, hondeamakinak hartu eta Kattin-txikiko kideek metroz metro altxa zuten Iragorriko Kanposantuko lurra. Hala ari zirela, hezur bat agertu zen. Orduan, Aranzadi Zientzia Elkartera deitu zuten eta auzitegiko medikuak, historialariak eta laguntzaileak  bertaratu  ziren  hobia behar zen bezala irekitzeko eta hezurrak behar bezala aztertzeko.

Unitate didaktiko hau 2.batxilergoan aurrera eramateko pentsatua dago. Historia, euskara, gaztelania nahiz filosofia irakasgaietan lantzeko egokia da, beraz, diziplinarteko lana izan daiteke. Irakaslearen lana errazte aldera, ariketak progresiboki irakasle guztien artean landu daitezke, aste batean “Memoriaren astea” antolatu, eta irakasle bakoitzak proposatu diren jarduerak egiteko tarteren bat eskaini bere irakasgaian. Jarduera hauek bi alditan edo bi fasetan bana daitezke: Memoriaren ateak zabalik, eta, bigarrena, Zauriak itxi ala ireki? Bi zatiak elkarrekin lotuak daude; unitateak aukera ematen du nahi adina sakontzeko.

Iragorriko kanposantuan gorpuzkinak aurkitu eta gero antolatu zen omenaldia.
Trabajadoriak izandakoei omenaldia: Guillermo Aizpuru, Luis Ortiz Alfau.

Udal Areto Nagusian erakusketa burutu zuen Kattin-Txikik 2009ko Abuztuan; eskuartean zuen material guztia ikusgai jarri zuen.

Telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 652735956