BABILONIA

Gerra hasi zenean 18 urte zituen. Lekeitio aldera ihes egin zuen aitonarekin eta aitarekin batera. Ondoren boluntario aur- keztu zen Euzko Gudarostean eta elektronikara ko trebetasuna   ikusi zutenean Estatu Nagusira bidali zuten eta transmisioetako sarjentua izater iritis zen. Santoñan zegoelarik preso hartu  zituzten  Italiarrak eta eskapo egitea lortu zuen. Laredon atxilotu zuten azke- nekoz 1937ko abuztuan. Amari “laister arte esanaz” agurtu zitzaion eta 8 urte beranduago itzuli zen etxera. Gillermo Aizpuru azpeitiarra. Etxera itzuli baino lehen,ordea, Oiartzungo eremutan ibili zen. Donostiara ekarri baitzuten. Errenteria-Oreretara ondoren eta azkenik, 60 lagunen bat edo Babiloniara eraman zituzten. Modu honetan oroi tzen ditu garai hartako gertaerak:

Gillermo Aizpuru azpeitiarra

Gillermo Aizpuru azpeitiarra

Gillermo Aizpuru azpeitiarra

Gerra hasi eta urtebetera atxilotu zintuzten…

Atxilotu ondoren, konzentrazio esparruetara eraman ninduten. Bilbo nazionalen esku zegoen 1937ko ekainaren 19az geroztik eta ni urte bereko abuztuan atxilotu ninduten. 1937ko abuztuaren 26tik 1939ko maiatzaren 29ra arte egon nintzen preso konzentrazio esparruetan. Han lizentziatu egin ninduten eta Azpeitira itzuli nintzen, baina herrian denbora gutxi neamala, berriz ere deitu egin ninduten Batallón Disciplinario de Soldados Trabajadores-era joateko. Hura askoz okerragoa izan zen, bertan nengoela errepideak eta horrelako lanak egin behar izan bainituen, zortzi urte igaro nituen preso.

Zer moduz konzentrazio esparruetan?

Konzentrazio esparruetan ez genuen lanik egiten eta, egia esan behar bada.

Nahiko tratu ona eman zigutela deritzot. Konzentrazio esparruak bertan behera geratu zirenean, etxera itzuli ginen. Egun batera udale txera joan nintzen eta han ostikadaka hartu ninduten; Guardia Zibilaren kuartelera joateko agindu zidaten. Gerra ondorena gogorra izan zen.

Eta gero berriz ere preso Langilee- tara?

Bai, Donostiara Herrerako Ingeniaritza Parkera bidali ninduten gotorleku bat eraikitzera 1938an. Geroago, errepideak ere eraiki genituen, Batallón Disciplinario de Soldados Trabaj doresetan egotea oso gogorra izan zen, ez ziguten apenas jaten ematen: gosaltzeko piper poto batean kafesne antzeko ur zikin bat, ankutsik, kapote ba- tekin hotzak. Hiruz- palau urtez egon nin tzen…oso gogorra. Lurrean egiten genuen lo, bertan pixak eta kakak egin behar; arbixak jaten genituen…eta hauek jaten harrapatuz gero,zigortzen gintuzten. Errejimen oso gogorra, inon ez dut horrelako egoerarik bizitu ez Karabantxeleko kartzelan eta ez beste inon. Ingenieruak beheraxeago bizi ziren, hauek obra dirijitzen zuten. Egunero, 7 tan esnatu, piper poto baten jartzen ziguten gosaria hartu eta lanera eramaten gintuzten: euria bazen ere…harriak hartu eta kamiñora botatzen genituen inongo erramintarik gabe. Arratsaldeko ordubitan egiten genuen buelta. Jaten eman eta han edukitzen gintuzten: ezin paseatu, ezin ezer besterik egin…

Lurrean egiten genuen lo, bertan pixak eta kakak egin behar; arbixak jaten genituen…eta hauek jaten harrapatuz gero,zigortzen gintuzten. Errejimen oso gogorra, inon ez dut horrelako egoerarik bizitu ez Karabantxeleko kartzelan eta ez beste inon. Ingenieruak beheraxeago bizi ziren, hauek obra dirijitzen zuten. Egunero, 7 tan esnatu, piper poto baten jartzen ziguten gosaria hartu eta lanera eramaten gintuzten: euria bazen ere…harriak hartu eta kamiñora botatzen genituen inongo erramintarik gabe. Arratsaldeko ordubitan egiten genuen buel ta. Jaten eman eta han edukitzen gintuzten: ezin paseatu, ezin ezer besterik egin…

Babiloniako Langile Batailoietako zaindari faxisten ofiziala, atzekoak presoen barrakoiak dira.

Gillermo Aizpuru Irunen hil zen 2014ko abenduaren 2an, 97urte zituela