Iñaki Eizmendi «Basarri»

Inicio/Materiala/Trabajadoriak/Iñaki Eizmendi «Basarri»

 

Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Eritetxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa:  1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera.

Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko «Piensos Onena» sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak…

Lehen plaza Zarautzen  izan zen, 1930 edo 31n Erauskin Errotaria edo Patxi Errota zaldibitarrarekin (Errotaria bakarrik ari zelarik mitin batean, lagunek bultzata hasi omen zen Basarri ustekabean)   (Xenpelar dokumentazio zentzroa)

Argiaratutako liburuak

  • Atano III. Bere edestia bertsotan. Itxaropena, 1949.
  • Basarri. Itxaropena, 1950.
  • Kantari nator. Itxaropena, 1960.
  • Laugarren Txinpartak. Auspoa Liburutegia, 1966.
  • Sortu zaizkidanak. Auspoa Liburutegia, 1973.
  • Kezka-giroan. Auspoa Liburutegia, 1983.
  • Bertsolaritzari buruz. Auspoa Liburutegia, 1984.
  • Nere bordatxotik. Auspoa Liburutegia, 1992.

“Baserri” Aritxulegin egon zen gerra ondorenean “Trabajadore” eta ezagunak dira bizipen hauen inguruko bertsoak.

Zestuan, 19 Eizmendi, Iñaki «Basarri»

Eizmendi Manterola,

1913 Errezil +

1999 Donostia +

«Basarri» Aritxulegiko gunean egon zen Trabajadore eta «Aiako Harrian gaude» bertso sortak egoeran berri ematen digu.