Antonio Eskudero

Inicio/Testigantzak/Antonio Eskudero

Gerra hasi aurretik igeltsero nebileken Donostian Lizarazukin. Eguneko sei pezeta eta mantenua eta lotako tokia libre. Eta gerra hasteko bez – peran mobilizaziyuak hasi ‘ttuken. Gu lanian, Arzakeko hortan, ari ga- ttuken desmonte batian, eta jendia hasi ‘yun harrika ‘ta Lizarazuk “Bueno, goazen etxea hemendikan”. Eta larumbata arratsalde bat ‘yun, eta kintzena eman ziuken: zortzi duro zilarrezko, bi pezetakua eta pezeta bat aste guztikua. Eta amai ematen nioken, e? Direktamente. Eta gu Azainen ondo bizi gattuken, attak soldata bazin zentralan empleatua eta jornala seurua. ‘Ta geo tabernarekin eta beti jendia ibiltzen ‘yun. Geo badakik, gerrak denai ematen ziok bere pali – za eta anai zarrena atope harrapatu zin, Joxe Miel. Hogei urte zizkin eta ‘treinta y siete’-ko kinta ‘yun. Eta nik urtia pasa nin jon gabe, orduan ‘e ni hemeretzi urtekin jon niñun, biño gu giñun ‘quinto de biberón’. ‘Quinto de biberón’ izaten duk, kintua hogei urtetan, biño ni jon niñuken hemeretzi urtetan.

Geo kontatuko dittugu gerran nola ibili ziñan miño oain aber nola akortzen zea zu Antonio, gerra sortu zela eta zuek nola bizittu zenuten Azeingo inguru hortan.

Esango ‘it. Gerra hasi zenian, leno bakik laumbata batian kintzena horrekin etorri eta handik aurrea gerra hasi ‘yun. Hala, naparrak mui- ttu zila eta reketia zer zen iñork ez zekiken, eta naparrak heldu zila eta hemen beheko jendia joaten ‘ttuken orduan ‘e opiniyo gehiyoko jendia izaki eta Bianditzea eta joten ‘ttuken. Eta rekete hoik azaldu ‘ttuken hor, Bianditzen, ‘ta kriston tiroteua eman zioteken eta goitik betti, eta Ximon Erretxikikua.

Guk ez genekiken gerra zer zen eta naparrak heldu zila, eta soruan guk han, mutikozkorrak, eta Joxe Mielek esan zin “gure soruan etzan – da Ximon jarri ‘uk, attai ejuka ziok. “Martin!” eju itte ‘ik, attai ejuka ai duk ‘ta dei ‘kiok attai”. ‘Ta attai deittu genioken, “atta! Ximon Erretxikikua do hor etzanta, “Martin!” ejuka do, ‘ta esan du mandua sillakin eamateko”. Mandua bakik, manduak etxian izaten genizkin, guk dena mandutan eamaten genin, etxeko enkargu guztiak. ‘Ta jarri ziuk sillakin mandu hoi eta han zeoken lurrin etzanda, iya bi metroko mutilla, eta “Zer da Ximon? Zer pasatzen zaizu?” eta ez zin esplikaten, ‘ta guk ‘e inorantiak reketik heldu zila ‘ta. “Jarri nazu Martin sillan, manduan jarri nazu ‘ta Anttoniok eamango nau” eta hala manduan gañea iyo genin ‘ta arron txikitua ‘yun korrika ‘ta abitu giñun goitik bera ‘ta mandua mantxo xamar, hola ´taka-taka, taka-taka´. Eta Azeingo sorotikan Otraizea jon giñanian “Anttonio! Geldi ‘zak mandua, hemendik aurre jongo nak, oain hobeto sentitzen nak ‘ta!”. Otraizeko txaolan onduan utzi nin ‘ta geoztik ez nin ikusi. Hor nombaite Eibarren ‘o bukatua omen zela, mutilla majo askiya!

Ikusi al zin tropak etortzen?

Horrea, gue etxe aurrea ez ttuken sartu. Sartu ttuken Don Feliz itturri – tikan Oihalekura, eta Oihalekutikan Zaldinea ta Zaldindik goitik betti Borrondiko horta ta Borronditikan Arraskularrera.

Gue attak enpresako telefonua etxian zin eta guarda juratu bat genin goiko bizitzan, Paulo Zumeta bere familiakin. Hala, guarda horrek in zin telefonua hartu, ta gue attak esperientzia baizun gauz hoitan ta guk oraindik ez genekiken zer zen naparrak heldu zila ta komei! Ta telefonotikan ai iun Errentiko Lanera fabrikara bai genin telefonua direkto guk, enpresako telefono partikularra baizen. Eta hango guar – dak hartu eta Azeingo guarda ai zela deika, naparrak heldu ziala. Reketiak zer zen ez genekiken, naparrak heldu ziala! Ta gure attak san zioken “Paulo! Ze ai za telefonotikan?” “Zer ba?”, “Telefonotikan?” gue atta ez iun eskola haundikua miño, esan zioken “Telefonotikan gauza seriuak etortzen dia e? Ta utzi zazu telefono hoi!” eta harrek esanta – kua torri iun, zer duk eta telefonotikan bandua jo zun bezela Azeingo guardak deittu zula naparrak nola heldu zian ta zabaldu iun Errenteian. Ta geo torri ttuken kontuak.

Oiartzun hartu ziten, geo Errenteia hartu zuten denboan ordun denak detenitzea torri ttuken, ta guarda hartuta eaman ziten. Guarda be zea – kin iun, be pixtola ta be riflia ta denakin, guarda armatua iun! Haik denak kendu zioteken reketiak ta kotxian sartu ta bera karri ziten! Ta gue atta ta ama han zaudeken oaindik ta gero harrek deklaraziua in zin beria guarda horrek, eta gue atta ta ama handik egun batzuta beste koadilla bat etorri iun reketia ta atta ta ama hartu ta eaman ziz kiten! Orduan Ergoina, Ergoinen izaten baizen kartzela.

Ta guarda defendittu zin beakin batian eskolan ibilitako kapitan ejerzi – toko batek, elkarrekin estudiatuak Donostian. Guarda Lasartekua iun ta harrek salbatu zioken behintzat. Biziik etorri iun Pablo hoi, pasa zin urte t´erdi bat kartzelan, biño geo re bere ofiziuan diputaziuak hartu zin ta Tolosan bukatu zin be guardatza.

Ta Oiartzungo fusilatzeak?

Orduko Errenteia ta hartuak zittizten, ta San Markos ta hoik denak har – tuak ttuken, miño auro izango iun Bixkarrondo ta hoik orduan deteni- ttu zittizten, Larreko Beltza deitzen ziotena hoi ta… Hala behintzat, afusilamendu hoik ta hor in zittizten. Ta gaba hartan batek ihes in zin, basurdia bezela lar tartin, ta alde in zin. Ta harren bila jun ttuken Azainea, oiartzuarrak ttuken hiru, ez dit esango zein zin, hiru izautu nittin. Ta igande goiza iun ta ni jeikita preparatua ta ama preparatzen ai iun mezata joteko. Goizeko labak Azaindikan seitako meza joteko, gaur miño bokazio gehio zioken! ´Ban ban ban!´atia joka, ta amai san nioken “ama! Atia jo dute!” ta “atia? Erekiozu!”. Ereki ta ´bra!´ reke – tiak! txapela gorriakin, fusilakin, ta izautu nizkin hiru! Ta “iriki zak atia!” Sala sartu ttuken ta “atta etxian al duk?” “ez, atta zentralian da, bere lanteian” ta “ama non duk?” “ama prepatzen ai da eliza joteko” “saiok tortzeko!” ta “Xeledoni! Gizon harrotzik torri al da honea?” ta “ Honea ez da gizon harrotzik etorri” “Esan egia e? Egia esan !” “Bai, bai, guk egia esango dugu”. Ta hala behintzat konpreinttu ziten iñor etze – la etorri ta hala martxatzeko kontua.

Ta bian zioken furgoneta hoi geldittua ta amak esan zioken abirian “Gu mezeta guz ta eamago al gattuzute?” “Bai, goazen!”. Hala, hain atze – tik jon giñun ta bakik beko itturrian han zioken autobusa ttiki bat, hamar edo hamabi launekua, autobus koxkor bat oso politta. Sartu giñun, haik e bai, ta ttur-ttur-ttur alletu gattuk ba horrea, kanposantu horta, Lekungaraiko horta, ta hor geatu iun. Guk ez genekiken horko berririk ezerre ta ez ziuteken esan jetxi zizte o jun zizte o ezer, etziu – teken esan. Eta beak jon ttuken horrea, afusilamentuko toki horta. Hola buztonga bat iun ta han igo ttuken ta han aurrea ta “Hoik noa joan dia horrea?” ta “Ikusi ber ttut nik!”, ta joan niun ta mekauen! Hortxe sei edo zortzi bat ileran jarriak ta bat izautu nin lenbizikua, Bixkarrondo, ta denak ilaran eskuak lotuakin. Ta beste batzuk ai ttu – ken zoluak itten, jon niñun amana ta “Ama! Bixkarrondo ta hor dauz – kate hilak!” “Bixkarrondo ta hilak?” “Bai, hortxe daude”. Ta jetxi ga- ttuken autobusatik ta ttaka ttaka ttaka jon giñun elizara.

Ta geo, ihesi in zuna hoi Altza aldea jon omen iun ta baserri batian eskuak eskatu ta alpargatak eman omen zioteken. Ta handik Errenteiko baserri batea jon ta han kontraiuak izaki gizajuak ta reke – tiai deittu ta han hila izan ber zin aittu genunez.