Anttoni Aldalurria

Inicio/Testigantzak/Anttoni Aldalurria

Presuak ikusi izan dittuzu? Nola etorri eta nola eramaten zituzten?

Iyerukua, mutil bat ikusi nun nik hor zea, pilarmonika ttiki bat bazen Tolaren eta soinua jotzen ta hantxen, oyan gañian exeita jarrita. Han gure etxian, ganbaran, Etxenagusin. Eta beste laun batek esan zun: “bai baldin baleki gizajuk zer in ber dun” eta nik esan niyon “zer ba?” “hoi hiltzea eaman ber tten bihar!” eta “alde in zazu hortik!” “Bai! Pikoketako soroa” esan zun. Eta Pikoketako soroa eaman men zuten hiltzea. Iyerukua zen, mutila oso politta zen. Gañekun zenbat preso edo ez dakit, miño hura goguan dakat beti.

(Oharra: Mutil hori Altzibarko plazan hil zuten Gartxitenekoarekin batera, eta ez Pikoketan).

Eta geo, hemen ibili zin soldaduk, nola ez bait zekiten hemengo bireik eta, zein eraman ber zuten bazekiten baña non bizitzen zin ez. Eta nere anaya mutil kozkorra zen eta hua eamaten zuten baserriyak erakustea.

Zure anayak nola zun izena?

Genaro! Mutil kozkorra zen!

Akortzen al za tropak Aitxuleitik sartu zila?

Attona Miel ta biyek Palaziyoko soruan, eta belarrin biyek etxeko behiantzako mazka ekartzeko. Eta abioyak ibiltzen zin gure parian. Eta etxera torri giñaneko, zea, tropak bajatuk. Geo hurrengo egunian, denak martxa; batzuk alde batera eta bestik bestera. Gu, Zelai Burura jun giñan denak. Eta nere atta ta, eta bere arreba, gotti! Nonbattera. Eta Portuburukua atera bidera. Eta Portuburukuk hara eraman, eta gure izebak bere gizona Arditturrin lana itten zion, eta perlesiyak jo eta etxian oyin. Eta Portuburukuk aber osaba non utzi zuten. Oyin geldittu zela eta aber nola ekarri ber zuten. Eta Iñaxio  haixiak gurdiyan hartuta eraman Portuburura. Eta han oyin jarri zuten. Eta gue izebak esaten zun bere donbora guziyan ez ziyola patuko Portuburukui zor ziyona. Eta esaten zun bizi giñano akortzeko Portuburukutaz.

Ta gu berriz Zelai Burun eoten giñan, eta Olaizolakuk eta denak eoten giñan. Akortzen naz ni, guk behi bat izaki eta esnia ber, ta ni gaztia izango nitzan biño nei esan zian behia hartu eta eamateko Zelai Burura. Eta bakarrik nitzan eta behia eskatu dut sototik eta hartu nun sokatik behia eta abiatu nitzan. Eta Matxinen, badakizute gero erreka nola da?, eta pareta bado, eta paretan gañetik saltatu zen putzura! Eta bakar bakarrik eta Ximoneneko Angel, hura nonbatte menditik etorriya izango zen eta Ximonenea zijula harrek ikusi eta harrek atera behia. Eta Zelai Burura eaman nun behia esnia izatetik. Eta han egon giñan eta geo etorri giñan etxea eta denak eamanak.

Zelai Burun bertako jendikin bizi al ziñaten?

Bai, denak junto! Eta ganbaran sagarrak jaten. Eta belarr lehorra ganbaran eta hantxe denak txerri kumik bezela.

Akortzen al za kamiyua in zutenin trabajadoriak?

Lanin ibiltzen ziala bai hemen! Eta Baxerri bertsolaya hor ibilitzen kamionakin suministruan. Eta guk joaten giñanan Penai Txikira esnian bila. Eta askotan joaten giñan Baxerri eta txoferrakin. Baxerrin besutan Portuberriño! Han bajatu eta Penai Txikiño oñez, eta haik Aitxulegira. Penai Txiki tokitan do ba! Miño esnia hona ematen zigun.

Akortzen al za gerra garayan razionamentua?

Razionamentua? Bai! Oiartzundik ekartzen genunin! Xapateroneko Julian eta Antonio Ollakindia usten dut izaten zila alhondegiyan. Eta haik ematen ziguten azukria ta… Eta Iturrioztik berriz joten zen Dixpateneko Kaxinto mutil zarra. Eta handik ekartzen genun razionamentua. Neone joten nitzan ta bestia Bialdekua re joten zen,  elkarrekin joten giñan.

Zuek sumatzen al zenittuzten tiruk hor Oiartzundik?

Esaten zuten Urkabetik Arraskularrera.

Akortzen al za Matxinen trabajadoriak eoten zin?

Bai. Matxinen muleruak eoten zin hor. Eta hortik batzutan etortzen zin Etxe Nausiko ganbara lota.