Arroxa Pikabea

Inicio/Testigantzak/Arroxa Pikabea

1916ko abuztuaren 21an jaui zen

Non jaio?

1916an , Portu Berri baserrian.

Nora joan ziñen eskolara?

Lartzabaletan, ne izebakin.

Meza.

Goizeko 5etan, ordubeteko bidia, Portu Berritik Oiartzuna. Zerbaitte ikustetik, zai egoten gattuken.

Kamiyua.

Trabajadoresek egin zuten.

Txaondotik barrena, Aiendolara eta kanalez kanalez Pauko errotara Gerra hasteko, bidea nola zegoen?

Ergoinaño egiña zegoen. Artikutzako kontratista berak egin zuen; Xalbador. Bukatu berriya zon.

Handik gora? Gerra ondorenean?

Trabajadorik. 3 urte pasa zuten. Tunela pikotxez. Lehen, bazterretik buelta ematen zen.

Gerrak galdutakoak joan ziren egitera. Asko al ziran?

Bai, gehienak bilbainoak. Bilbotarrak simberguentza handienak. Lapurtzen…

Artua lapurtzen zuten. Zuitu eta erre. Gu arto zaleak ginen. Ume guz – tiak han jartzen zigun aitak zai, haiek pasatu zai.

Haiek arrantxoa han inguruan egiten zuten; Aiendolan, toki diferente – tan jarriya zegoen haientzat.

Jendeik umillena andaluzak.

Gailego asko zen. Gehienak andaluzak, extremeñoak. Jende ona zen.

Askotan gure itxian leyoan gaztak egoten eta bat bestean gainera igo eta lapurtu. Gure itxian apupilo zegoen gambaran, minez eduki eta harrek sumatu, “gaztak lapurtzen ai dira”, jai goiz batin.

Afusilamenduak, trabajadore batzuk afusilatu omen zituzten?

Ez naz akortzen.

Lehenengo afusilamentua nik ezagutu nuena ez zen hemen izandu, Lekungainen. Gaiñekun jendea pasatzeko “gente extraña” aitak izan – du zun, Frantzira eskapo. Gure aitak beti esaten zun “nik biria erakut – siko ‘izuet, ‘ta segi handik”. Gaiñekun, ez naz oroitzen gure parajetan egon zenik. Bomba bai!! Sartu zin Guadalupetik ”Cervera” zela edo… itxasotik botatzen zun.Pasa Pikoketa eta Txaondoko hartan sartu bomba… bi edo hiru sartu zin.

Gerra hasiera nola akortzen’za?

Gerra hasitako aurretako egunak dena huelga zon. Gure itxia taberna zan.

Guk, gu bezelako ignorantiak… ordun ikusi genun hura bakarrik Isasi

genun, ‘ta huega zon.

Akordatzen naz jokun ai ziala, Burdai difuntua… jokun ai zin… eta bi gizon etorri zian eta “Endarlazako zubia bota dute tropak”. Tropak zila eta eskapo. Huelga zon dena. Handik aurrera ez zon gauz onikan.

Jendea hasi zen giakin. Dena nahasia. Lendabiziko Oiartzuna sartu zin gue etxetik. Exkaxen lo egin zuten askok. Geo hortik bigarren egune – an dena zabaldu zen. Guk Ergoina “zagia” ekartzen gendun. Artajorran ari ginela aitak esan zin “zagiak” eraman behar nituela Ergoina pana – deruna. Astua hartu eta panaderuna. Eta Ergoingo andriak esan zin “panaderua gaur ez zela etorko, zerbaitte mugimenduak badila… zeo – rrek joan beharko ‘zu”. Banijun eta perratzailea atzetik korrika jitzeko, tropak heldu zila”. Nik entzuna nakan tropak… ”jitzeko esan du Mariak”. Han nozela Goikoetxeko goiko maldan betti brillukin, mando batzuk ‘ta… Hara! hoik izango dia tropak!

Handik, Ordoxelai errekara joan ginen gordetzea, Ergoin guztia hustu zen. Geo etxea etorri nahi ba nik… eta bajatu nintzen eta mutil gazte batekin topo egin nuen eta honek ”Euskalduna al zea?” “Bai, bai” nik. “Ez al da inor bizi hemen?” “Bai, bainan zerbaitte badela eta…”, “Hara, ni naiz gia etorri naizena zuei esateko ez atetzeko inor, kulpik ez dunak patuko dula ‘ta”.

Ondoren egunero ikusten genun bere txapel gorriyakin. ‘18 de julio’- tik ‘14 de septiembre’-ra han egon zin. San Inazio egunin gogoatzen dut, haik zampatekuk eman zizkaten S. Markosetik bota zituzten gra – nadak; tropak jetxi zituzten Urkabetik meza entzutea eta bestik ikusi… zulo ederra in zun.

Donosti hartu zutenin, anaia Santoñan zon ‘servicio militarran’, eta permisokin etxea etorri zan eta gero gauzak nola zeuden ikusita ez zen presentatu. Iurritako Nikolas presentatu zen bakarrik eta honi galdetu eta galdetu, azkenin esan in ber izan zun eta 4 rekete eta militar bat etorri zin etxea bere bila. Ergoiengo Palomara eraman zuten. Hurrengo egunin, gorriyak soldadu bat hil zuten Ugaldetxon eta ondoko baserri – ko aitona “Arotxa zaharra” korrika atea omen zen haren patrikak mia- tzea; bertan erittu eta atxilotuta zeramatela bidean hil zen.

Tropak Ama Birjin egunakin etorri zin Olaitzola; han jarri zuten anaia kozinan. Gero Irungo frentera eraman zuten eta Erlaitzeko frentin hil zuten. Oiartzungo lehena izan zen hiltzen zutena. Xoloko Eugenio manduakin ibiltzen zen eta munizioa eramateko erabiltzen zuten tro – pak; egun hartan hara jutia tokatu zitzaion eta han soldadu batek gal –

detu: “Nongoa zara?”, “ Oiartzungua”, “Hara, gaur hil duten hau zure herrikoa da”. Hola enteatu ginan gu ondoren.

Behin belarra lehortzen ari ginala, Lesakatik etortzen zen abereen kar – teruak attai esan zion “Aizu, Xamuel, zure semia atzo ekarri zuten, hor dago Olaizolanin”. Etxea jun ginan eta attak esan zian “Aizan, jungo al haiz?” Hala jun nintzan eta han ikusi nun babatxuri perolakada bat prestatzen eta pare bat hitz egin genituen. Handik bi egunera, ogian bila joaten nintzan Iturriotzera, “frantzesanea” (Leon frantzesa) eta andriak esan zian “Zu Portu Berrikoa al zea?“, “Bai”, “Atzo zure anaia ‘ta frentera Irunea eraman zituzten”. Etxera jun ‘ta attai ‘ta amai nola esan ez nekiela gelditu nintzen. Esan nien. Gero jakin genun ordurako hila zela. Esan zigutenez frentera iritsi eta 3-4 ordutara hil zuten. Xoloko Eugenioi kontatu zionez soldaduak, atakea amaitu, ixiltasuna ein eta gure anaiak burua altxatu omen zuen, petxua zulatu omen zion balak.

Ez genun gorpua ikusi ezta jakin ere zer egin zuten berakin. Batzuk, Lesakan enterratzen omen zituzten, beste batzuk Beran eta beste ba- tzuk kaminuan erretzen omen zituzten.

Agiririk ere ez ‘ziguten eman eta ezin genun ezer reklamatu. Orduan, gero nere gizona izango zenak, mundua gehiyo ikusitakoa zenez, esan zion gure attai “Nik ingo ‘et testigu faltsua eta paperak lortuko ditugu” “Baina motel nola ingo ‘ek testigu faltsua, hori ezin zitekek!!” “Bai, goazen biok eta nik eingo ‘et”. Hala, kontatu zun berak ikusi bazun bezela nola hil zuten eta baita paperak lortu ere. Paper faltsuekin kobratzen zun attak diariua, 48 pezta, diru asko zan garai haitan.

Xantosenekuak zentralean eiten zun lana eta telefonoa erabiltzen zuten batetik bestea hitz egiteko. Behin telefono kruze bat egon zen eta General Molak hartu, honek euskeraz ondo zekien Pamplonakua baizen, eta galdetu in omen zion “Ze, jende asko al dator hortik? “ eta honek erantzun “Ez, aixe mendeatuko ‘ittuzue zuek “. Hala detenitu eta kadena perpetua eman zioten. Gero, 3 urte ondoren etxeatu zen.

‘14 de septiembre’n Donosti hartu zuten.