Frantxiska Iragorri

Inicio/Testigantzak/Frantxiska Iragorri

Gerra hasi baino urte pare bat edo urtebete lehenagotik, nola zegoen giroa hemen, Oiartzunen.

Giroa zen bastante nahastua orduan ere. Partidoak ziren Acción Vasca, Socialistas, nazionalistak, karlistak, Acción Vasca esan dut? Bai. Orduan, horiek zituzten bakoitzak beren lekuak. Sozialistek zuten Altzibarren, Albisturrenean. Acción Vasca-koek zuten Estankoaren goian; karlistek zuten… haiek non zuten? Ixo…

Zirkuloan edo horrelakoren bat izango zuten?

Ez, han zen, orain Bar Maiteneko goi horretan, batzokia, baina… Bueno, eta orduan ere bai… nahiko nahaspila, bakoitzak bereak, hiz – kuntza aiekatik, nahiko borrokak. Ni akordatzen naiz gerra baino lehe – nagotik, zenbat urte izango nituen ba oraindik ere? Hamabost urte edo horrela? Beheko Plazan izandu zen karlisten mitin bat, eta ordukoz ja nahiko borrok hasia zen herrian, e…! Eta etorri zen… botoak ziren, eta propaganda egitera. Eta nik estreinekoz tiroan han aditu nuen, dotrinatik atera eta etxera heldu ginela. Eta esan ziguten “benga, benga… etxera joan, umeak, hemen ez da gauza onik eta”. Eta ni etxera eto – rri eta amari esan nion: “Ama, horrela eta horrela”. “Baina ze pasa- tzen da?” Eta… “Bai? Ongi egin duzu, ongi egin duzu etortzea”. Baina orduko hartan gehiago gaberik pasa zen. Beren arteko haserrea eta izandu zen, jende asko zen Beheko Plazan, eta hitz egiten zuten den – bora bateko eskola zaharretako… han jarri altillo bat, eta handik. Eta, klaro, batzuek “¡Viva el Rey!” eta besteek “Gora Euskadi!” eta… lutxa; bat hori. Gero… hizkuntza aiekatikan ere bai. Lehen esaten aritu naiz eta… adibidez, hemen, Altzibarren, hemen lehenengo eskola euskaldu – na jarri zuten Paul Urriolabeitiaren amak eta izebak. Eta hura zen pagatuta, partikular bezala, ezta? Eta gu hara joaten ginen. Eta, orduan, lehenengo gramatika euskalduna Joxe Luix Beldarrainek, hark ekarri izandu zigun guri euskaraz ikasteko, eta gero ematen zigun astean asteko lezioa, eta gero hark enpeño handia jartzen zuen, dotri – na ere bai… ordukoz ere izaten ziren bi dotrina mota, bat lehengo zaharra, eta gero dotrina berria deitzen ziotena. Baina orduan ere, kar – listak edo ideia horietakoak, ematen zuten lehengoa eta gutxi batzuk hasi ginen dotrina berriarekin. Eta azkenean denak hasi ginen dotrina zaharrak eta berriak eta denak. Eta elizan ere izaten zen nahiko… nahiko… lehenengotikan, euskaldun berri hura ez zen ezetzik esan, baina nahiago zuten bestea ikastea. Horretan ere izaten zen lutxa. Bueno.

Gero… zer dibertsio eta zer zera? Bueno, batzokian egiten ziren an- tzerkiak, erakusten zituzten, adibidez, Karmentxu  Arizmendinekoak eta horiek emakumeei sagar-dantzak eta emakumeek egiten zituzten dantzak, Oñatibiarenak erakusten zituzten mutilenak, aurreskuak eta gauzak; gero antzerkiak ere bai, antzerkia oso inportatntea izandu zen gero bat, “Ehun dukat”, eta Donostiara presentatu zenean uste zuten inork ere “Oiartzungoak, Oiartzungoak…booo”, egundalako despre – zioak Oiartzungoei, eta gero zer pasa zen eta berek irabazi, entendi- tzen? Eta horretan gazteria eta jendea elkartzen zen.

Non egiten ziren antzerkiak eta?

Ui… orain Romeroneko azpi horretan. Gainera oraindikan ere han egongo dira tabladoa, eta bere sillak eta hura konpleto egoten zen. Eta antzerki politak egiten ziren.

Orain hizketan ari garen garai horretan? Hor ere nazionalistak eta karlistak, aiuntamentoan.

Bai, bai. Eta periodikoak ere bai. Periodikoak ere ziren “La constancia”

karlistena, “El día” nazionalistena zen, “La voz de España” karlistena zen baita ere, eta gero errepublikanoena zer zen? Bazuten ba haiek ere… “Federal” edo…

Eta Pikabearena sortu al zen, “El País Vasco”

Pikabea zen Diario Vascoko Oiartzungo korrespontsala. Eta hura zen Diario Vascoko nagusia, edo zerbait horrela zen.

Eta berak ez zuen periodiko bat edo gero egongo zuen “El Pueblo Vasco” edo…?

Bai, hark eman zuen egun batean… Orduan ere gu gazteak, dotrinatik atereak, dotrina joan behar izaten zen orduan, eta Kontsejupean eman zuen hitzaldi bat, euskarari buruz, periodikoen buruz, gehiago leitu behar zela, eta… oso hintxantea zen, gainera, aitona dotore bat; baina euskara oso zaila zuen, eta guardia zibilak ere han , lehiotikan begira denak, eta esan zuen batean “Jo! En Oiartzun ya hay chicas guapas, e!!” Eta gero berak barre egin zuen, eta esan zuen “Esto digo porque erdaraz ezin dut segitu…” esan zuen, eta guardia zibilek hura aditu zutenean egundalako poza, eta berriz ere euskaraz segitu zuen. Orain, zer tema? Beti akordatzen naiz periodikoa eta leitu gehiago egin behar zela eta… nola inkulkatzen zuen. Gainerakoan haren istorioak… hura daukat oso begitan gelditua nik.

Gerra aurretik kastellanoz egitea behartzen al zizueten? Nahiz Errepublikan egon…

Uuuiiii…!! Eta cuidadito euskaraz hitz egin, ene…!!! Ene…!!!

Bai, bai, bai… Hor bazen maistra bat etortzen zena, esan dugu ez dela esan behar izena, baina gaiztoa…!!! Bueno!!! Karlista amorratua!!! Margarita… orduan izaten ziren emakumeak margaritak, eta…bueno, bueno, bueno… euskararen kontrakoak, baina… izugarriak!!!

Emakumeak nola bizi zuten garai hura.

Ba, begira, denbora bateko batzokitan izaten ziren Emakume Abertzale Batzak, eta gizasemeak ziren abertzaleak. Eta karlistak ziren emaku – meak margaritak, eta eramaten zuten solapan beren margarita. Eta gizasemeak ziren ba… karlistak, ez zuten izen partikularrik haiek, eta gainerakoei deitzen zitzaien berak ziren bezala, ez ziren destakatzen emakume… nazionalistak eta karlistak bezala, partidoak ez ziren… bueno, sozialistek eramaten zuten lazo gorria, lazo gorria eramaten zuten, hori gogoan daukat. Eta Acción Vascakoek…brazaletea erama – ten zuten, eta zer kolore zuten haiek…? Txuria, gorria eta berdea baita

izaten zuen behetik gora rayita azul marino bat, eta horiek dira, alkandora zuriarekin, mendigoizaleak.

Eta, orduan… pixka bat situatzeko… ikusi dugu… hizkuntza, euskara nahiko gordea, ez, euskara…? Osea, nahiko trabare – kin?ere. Baina beste… nola esango nuke… ikurrina ere ez zen… beste sigla batekin eramaten zuten. Hori pixka bat gogoan daukat.

ANVkoak eta nazionalistak, biak nazionalistak ziren, baina batzuk izango ziren igual ezkertiarrak…

ANVkoak ziren ezkertiarrak, eta haietan ere beti… ez zuten jakin nahi izaten abertzaleekin, e!!! Bakoitzak bere bidea eramaten zuten… denek, e, partidu guztiek!!! Eta ????? haiek beren hitzaldiak, Altzibarren akordatzen naiz nola juntatzen ziren…klaro, Oiartzunen ez ziren asko… Errenteriatik eta Pasaiatik eta, klaro, hori gehiago zego – en, eta hortik etortzen ziren Altzibarrera, eta horren bai… hor akorda- tzen naiz ni, egun batean hitzaldia zela Albisturreneko balkoitik, gu umeak ginen baina guk aditu eta pixka bat xalatatu eta horrela…

Eta ari ginen hori, ez? Margaritak… eta gero Emakume Batza eta horrek nola funtzionatzen zuen…

Hor izaten zen, batzokian, adibidez, Arizmendineko señora zen presi – denta, eta hor lehenengo sortu zen larunbatetan preparatzen zituzten kaxuelak, horrela, erakusten bezala, e…! Bere neskameek, eta gero Meltxora ????? arreba Meltxora, hura ere oso kozinera ona en, eta pre – paratzen zituzten kaxuelak. Eta gero egiten zituzten azkeneko orduan rifatu, erreal bana edo pagatzen zuten numeroa, eta rifatu egiten zen. Eta tokatzen zitzaionak, oso gutxik eramaten zuten etxera, porke jende asko juntatzen zen orduan gizaseme eta horrela… eta egiten zuten bertan afaldu. Eta Arizmendineko nagusia deitzen genionak, hari askotan tokatzen zitzaion, asko hartzen baitzituen, eta egiten zuen  beti asmo horrekin, jendea han goxo-goxo jaten gelditzeko. Eta horrek jarraitu zuen denbora askoan, gerra hasi zen arte. Han bertan egiten zituzten… eta gero erakusten ziguten plantxan eta… emakumeari dagozkion gauzak ere erakusten zituzten.

Eta mendigoizaleak mutilak… haiek ere han ibiliko ziren ingu – ruan, ez?

Bai, bai, bai, denak. Mendigoizaleak, gainera –denak ez dut esaten, e- baina izan zen furia handi bat ezagutzeko mendigoizalea zela galtze – tan ziren milrayas deitzen zen hori, baina mendigoizalea zela ezagu- tzeko

Nahiko trabarekin, segun zer tokitan. Baina hor batzokian eta lan asko egiten zen euskara egiteko, eta ahalegin guztia, eta Oiartzunen gehien erdaraz hitz egiten zen Oiartzungo plazan. Oiartzungo plaza –guk esa – ten genion bezala, “las castellanas del pueblo”-, horko neskatxei iru – ditzen zitzaien bajeza euskaraz hitz egitea. Eta orduan hitz egiten zuten denek erdaraz; denek, e!! Ez karlistek bakarrik, e!! Baita nazio – nalistek ere!! Denek erdaraz. Paseatzen-eta kalea ibiltzen zenean, denbora batean ez zen beste dibertsiorik eta errosariotik atera eta pla – zan bueltaka, baina denak erdaraz. Oiartzun oso erdalduna izandu zen beti, eta gainera barre egiten ziguten barrioetakooi.

Hauteskundeak edo botazioen garaia iristen zenean, halako saltsa handirik montatzen al zen jende artean?

Bai. Hauteskundeen garaian beti izaten zen hemen borroka; joaten ziren baserrietara propaganda egitera, karlistak eta nazionalistak. Eta batzuek hitza ematen zieten beren aldekoei; beste askok zer zela ez zekienik ere bazegoen… poderioan eta gauza, baina beti ateratzen zen nazionalista gehiago, eta… ni orduan gaztea nintzen, baina akordatzen naiz, urte batean, Iturriotzen… gainera egiten zen, adibidez, eskolati – kan eskolara nola izaten zen, bueno!! Eta bijilanteak, baina… zorrotz, e!! inork ez besteei emateko eta, kontrol baina mortala zegoen; ko- txeekin eta ekartzen zituzten ordukoz azkeneko baserrietatik… bueno!! Iturriotzen,e gun batean, hor bazen Iturbiden bizi zen neska bat, gai – xoa edo… pixka bat hola zen, eta karlistetako bi joan ziren, korrika, Iturriozko malda gorriko zera horretara, hura elizatik zihoala, hari heldu zion besotik, botoa haiei botzeko; orduan, beste nazionalista bat joan zen, eta esan zion: “¡Fuera de aquí, asquerosas! Lehen baserri – tarra delako barre egiten diozue eta orain botoa kendu nahi diozue? Guri agindua digu, zera, botoa botzea”. Eta “bai, bai, bai… nik zuei bota nahi dizuet…” “Etorri ba gurekin” eta hartu eta eraman zuten berekin, baina…pelea gogorrak, e!! Neskak eta mutilak, denak, elkar- tzen ziren hor botoetako egunetan. Eta beste barrioetan ere izango ziren, baina ni nola Iturriotzen… gainera, gustatu egiten zitzaidan sal- tsa ikustea, eta arrimatu egiten ginen horrelako egunetan, eta konta- tzeko denboran-eta ere… zorrotz, e!! Ilunabarrean-eta… bai, bai, boto garaian jendea fin ibitzen zen Oiartzunen.

Nola hartu zenuten gerra hasierako momentu hori eta zer egin zenuten, lehendabiziko kolpe horretan behintzat zer egin zenuten edo nora joan zineten…

Gerraren hasierako rekuerdoa dut nik… arratsalde hartan joan ginen gu Haize-gainera lagunak meriendatzera-edo, bokadillotxo batekin eta arratsaldea han pasatzera, permisoa ederki kostata. Eta gero etorri ginen, Altzibarren arratsaldetan bilera egiten zen plazan, eta gu neska koskorrak… neska koskorrak edo bueno… koskortuak. Eta sartu ginen plazara, dantzan zebiltzan jendeari-eta begira eta gu ailegatu ginene – an Albisturreneko izkina hartara etorri zitzaizkigun bi gizon eta esan ziguten “umeak, alde egin hemendik, alde egin hemendik, lehenxeago tiroak izandu dira eta”. Eta neri gogoratu zitzaidan Beheko Plazan adi – tutako tiroa… klaro, guk ez genuen ideiarik ere zer izango zen hura, eta… “joan lehenbailehen, e, porke berriz hasiko dira”. Eta orduan gu izututa etxera joan ginen, eta amari esan nion “ama, horrela eta horre – la esan digute Altzibarren, zera… tiroak izandu direla”, eta “bai, pasa ditut nik izu ederrak, aditu ditut nik etxetikan tiro haiek” esan zidan amak. Hori zen igandea, eta astelehenean, ba… nola du izena… Jesus, mendi horren izena ez zait gogoratuko neri orain…

Arraskularre?

Arraskularre. Esan zuten nola etorri ziren Nafarroako jendeak, eta reketeak zirela eta… eta tiroak eta horrela hasi ziren… eta gu izutu, bueno…!! Pila bat!!! Klaro, ez genuen ideiarik ere hura zer zen, eta ni akordatzen naiz, eta gu re bai, iruditzen zitzaigun harrapatu behar zigula tiroak eta ni akordatzen naiz zer beldurrarekin, alkoba deitzen den gelan sartu, eta nola egondu nintzen izututa…Gero ja, ez dakit zenbatgarren egunera sartuko ziren haiek herrira, ba… asko gabe. Eta, horretarako, amak esan zigun: “bueno, kalera joan behar omen da ogi bila”. Kalera heldu ginen ogi bila, eta hemen …. Tik aurrera heldu gine – la, ja reketeak plazan sartuak ziren. Eta gu, Dolores Postakoa, eta Merzedes eta Iturrioztikan haiek ere etxean????. Eta hemen, Lizarrustiko buelta horretan, guk ez genuen asko entenditzen politikaz, baina bueno… esan zuen Merzedesek “horiek guri esang digute ‘Viva España’ eta guk esango diegu ‘agur’??? Eta heldu zen Oiartzungo bate – kin???? Beren etxera, eta esan zigun “¡Viva España, jóvenes!”, “agur” guk; eta, klaro, haiek ez zuten behin ere aditua “agur” zer zen ere, baina gu pasa ginenean, bestean esan zion gu zer ideiatakoak ginen, eta buelta eman eta korrika etorri eta esan zigun “venga, a gritar Viva España”, “Ya os va a costar” esan genion, “no vamos a decir”, eta ez genion erantzun, eta kalera joan ginen, eta kalea zegoen dena bete – ta, oooo…, eta gure amak ogiaren bila bidaliak. Eta “bueno, pixka bat ikusi egin behar dugu” esan genion elkarri, eta ogiak hartu genituen eta pixka bat ibili… baina izutu ginen; bueno, hango kanta… hango ojua… gainera, ikusten ziren heldu zirela amorrazioarekin, batuzk behintzat, eta besteak… gaizki; porke gosea eta komeria… Orduan, Oiartzungo neskatxa batzuk ikurrina hartu eta Xabalen egin zuten hankapetu; eta niri, horrela, besotik heldu eta esan zidan: “Frantxixka, hau zanpatzera!”, “kostako zaizu ederki, nik hau zanpatuko dudala”, “pues, egin beharko duzu ba!” “pues ez dut egingo”, eta orduan Xabaleko… guk, lehenago, denbora betan sagardotegia genuen han behean, eta hango txokoen berri banekien nik, eta egin nintzen ateti – kan sartu, beheko eskaileratikan atera, eta etxera ogirik gabe. Eta amak esan zidan: “Frantxixka, non dituzu ogiak?”, “ogiak? Ez ditut ekarri, porke eskuan nituen, baina galdu ditut”, “Eta zer pasa zaizue ba?” “Eta horrela eta horrela”, eta, aita guk karlista genuen, baina kar – lista fina, eta “zer esan dizuete? Bandera zanpatzeko?” eta “Bai”, “Inongo banderarik ez da zanpatu behar, eta ederki egin duzu ez zan – patzea, ogirik gabe pasako dugu egun bat”. Hori zen lehenengo Oiartzunen sartu zirenenan, eta berehalaxe etxe guztiak hartu zituz – ten; gure etxea, adibidez, nazionalistak ginelako, reketez bete zitzai – gun egun gutxira, sartu zirenean jaun ta jabe egin ziren batzuk; gora joanda, bagenituen ba pegatina batzuek han… bueno, orain bezala, jarriak, gazteak eta… “vota el estatuto vasco” eta “Gora Sabino” eta… gure salako zera dena beteta eta… kapitana zena edo gora igo zen eta esan zuen “En esta casa son más nacionalistas que Irujo”, eta, klaro, guk, orduan, politikaz ez genuen entenditzen, baina Joxe Leon zen 12 urtetan, lehenengo sozioa Oiartzunen nazionalistetakoa egina, eta hura politikan… gure etxean diskusio luzeak izaten ziren aitak eta baiak, batek karlistak eta nazionalistak, eta Joxe Leonek esan zigun: “Ez kasorik egin, e! Ez kasorik egin, ez deus esan, gero pixka bat joa – ten direnean kenduko ditugu batzuk”. Eta etxe guztiaz jabetu ziren, gu egondu ginen gure etxean lau familia, gainetikan konpainia osoa reke – teak, baratzera joa eta nahi zuten guztia… guk, orduan, tipulak eta ez genekien zer ziren, baina haiek harrapatu eta jaten zizkiguten, sukal – dera etorri eta…-batzuk, e, denak ez ziren horrela- sukaldetik olioa hartu eta martxa, eta ordurako bageunden gu lau familiak han, eta Katalintxoneko amonak esan zion, gu han isil-isilik, etortzen ziren eta ez ginen hitz egitera atrebitzen, eta esan zion: “¡Qué demonios! ¿Nos vais a llevar todo o qué? ¿Y nosotros con qué vamos a hacer la comi – da?” Eta, horrela, hura errietan ari zela, sartu zen kapitaina –hura jato – rra zen-: “¿Qué psa aquí?” esan zion, “que entran a la cocina y nos quitan todo, ¿nosotros con qué vamos a hacer la comida?” Eta etxea ere, baserria zela… Orduan hark ordenak oso gogorrak jarri zituen, eta geroztikan ez zen inor igo sukaldera; behetikan, lo ere han egiten zuten, sotoan, eian batzu-batzuk… ahal zuten bezala, porke hainbeste jende sartu zen… eta… bueno, guk gaizki, lehenengoetan oso gaizki pasa genuen, oso gaizki, reketeekin, eta izutuak eta… haien airean, e!! Eta gero sartu ziren, haien ondotik, sartu ziren militarrak. Militarrak Oiartzuna sartu ziren San Inazio egunean. Bai. Guk, Garmendiko atzetik eta… egundalako bonbardeoak eta hasiak ziren, eta konturatu gienn Garmendi-txikikomalda horretan goitik behera nola heldu zen sekulako jendetza. “Zer dira horiek? Aiba! Horiek ez dira reketeak!”. Eta orduan Oiartzungo bat joan zen bide erdira, gida bezala egitera haiei, eta sartu zen konpainia osoa, Panplonatikan, goiko zetaikan, Anerreko zubitik barrena sartu ziren kalera, sartu zien haiek. Eta, han, Etxe-txikin gelditu ziren…klaro, egarria, eta batzuk euskaraz sumatu ziren eta… Etxe-txikin euskaraz sumatuta euntalako zea eman… pena eman, ta haietan bat zen nire koinatua, eta esan zioten, bueno, zer – bati pasatzen bazitzaion, etortzeko, eske heldu zen izu batekin giza – joa…! Eta, kasualidadea, Mendingo… hurrengo egunean, Mendinen, nazioanlak eta gorriak ziren, eta San Markotik Mendina asko atakatzen zuten, eta bala batekin egin zuten zauritu. Eta orduan kapitainak esan omen zion: “Pascual, si tienes dónde esconderte, escóndete”. Hark esan omen zion segituan: “Sí, pues aquella familia que bebimos ayer agua”, “Márchate márchate, y no aparezcas hasta que se te cure”. Eta hura zer egin zen? Etxe-txikira etorri. Eta egun haietan izugarrizko bonbardeoa ari zuen, eta Etxe-txiki ere harrapatu zuten, Etxe-txikiko – ek ere alde gein zuten, nire ahizpa-eta gure etxera, eta soldado hori bere kapa handiarekin eta besoa horrela jarriarekin, pues gure etxera, Maritxurekin. Eta esan genion:

  • Zer dakarzu hemen? Zein duzu hau?
  • Neska, pena eman digu ba! Horrela eta horrela eta…
  • Haietakoa al da?
  • Bai, eta zauritua dago, eta gure etxera etorri da, ta gure etxean ezin da egon

Eta gure etxera etorri zen, eta gure etxean bizitu zen, izugarrizko tran – pak egiten zizkieten gure neska horiek, klaro, gazteak denak… bakai – laoa jartzen zioten ez sendatzeko! Bakailao azala! Eta egondu zen den – bora askoan gure etxean hura, eta halako batean… teniente bat, eta jaitsi nintzen behera, eta:

  • Aquí hay un soldado herido, ¿no?

– Sí.

  • Pues dile que

Joan nintzen gelara, eta, klaro, gu gazteagoak eta gure sekretopean egiten zituzten kura haiek, eta esan nion:

  • Pascual, hay un teniente abajo, que

Haren larriak eta haren estualdiak! Benda hura ezin kendurik eta bakailaoaren azalarekin besoa dena zuritua, eta:

  • Trae un trapo mojado, mujer, trae un trapo mojado”.

Garbitu eta zeratu genion, joan zen behera eta esan zion: “A ver ese brazo…”, ese brazo… kar-kar-kar! “¡Bueno, en cuanto se te cure, tie – nes que venir, eh!”, eta “Sí,sí”. Eta hura han egondu zen, gure etxe – an… 2-3 hilabetean, bakailaoaren azalarekin herida gaiztotuta! Eta guk horrelako rekuerdoak ditugu; eta, gainerakoan, gu han egondu gine – nan, soldadoak egon zirenak ere, oso-oso… bueno, uretikan ardora besteko aldea zuten reketeekin: beste diziplina bat, beste errespeto bat jendeari… izugarrizko alderdia zen! Izugarria, e!! Eta han ere bagenituen guk, gure amak josi ?? egiten zion Logroñoko mutil bat, bera pelukeroa zena, mutil jatorra eta… gero eta gero ere izandu genuen harekin tratu handia. Eta, horixe, militar haiekin oso ongi bizi – tu ginen gu, eta, gainera, jana ere oso ona eta garbi egiten zuten, jana gure atarian egiten zuten, reketeak era bai eta berak ere bai, eta izu – garrizko gisado onak, eta hainbeste jende ginen, eta beti pasatzen ziguten jan egina???? Eta nazka bezala ematen zuen pentsatuta haiek egina zela, baina Anerreko errekara joan eta garbitzen zituzten on- tziak, orain acero inoxidable bezala: brillante eta garbi. Haiekin bai, haiekin ondo egondu ginen. Baina haietan ere pasa zen, mutil hori sol – dado nola gure etxean zegoen, konpainia hartako mutil bat pasa zen gorrietara, San Markos edo… beste aldera. Eta hark egin zuen parte eman tropa non zegoen, eta gure etxean soldaduak zeuden, eta hurrengo egunean, haiek alde egin eta hurrengo egunean, presentatu zitzaigun euntalako abioia, etxearen parean, baina…CNT jartzen zuen, igitai handi batekin… eta, gu, klaro, ene… gure izuak eta gure beldu – rrak! Eta pentsatu zer izango zen gure refugioa… eia! Han salbatuko ginen gu!! Kar-kar-kar… ai, ama!! Eta gero esaten ziguten kapitainak- eta: “No salgaís a la calle, no salgaís a la calle”. Eta ibiltzen ziren buel – taka-bueltaka, eta guk izu batzuk…!! Eta gero enteratu gien nire koi – nataren bitartez, porke han pasa zirenak, nire koinataren familiakoek ez zekiten berririk hilabetetan, eta, orduan izaten zen Bilbaon zentro bat bezala, ba hemendik hara pasatzen zirenak eta… informea zabal- tzeko familiakoei bizi zirela, hil zenean, edo herituak zeudela, eta haiek abisatu zioten nire familiari, bueno, nire gizonaren familiari, nola bizi zen, baina ongi zegoela, eta enteratu zirela bi lagun pasa zirelako kon – painia hartatik, eta haiek esan ziotela nola baserri batean nola jasota zegoen, eta horrela… guk horrelako rekuerdoak ditugu…

Eta hemengo gudariak non zeuden hasiera hartan?

Oiartzunen, hemen horiek sartu zirenean, sartu baino lehenago ja nola bazebilen reboluzi hori, elizak erretzeko zerak zirela, elizak erretzen zituztela gorriek eta, adibidez nire koinatua, Erramun, eta Anttonio eta Oiartzunen talde handi bat, Kinkirrinkiñeneko Txomin eta horiek denak egondu ziren elizan guardin. Baina nazionalak sartu zirenenan, hain sorpresan sartu ziren, ba hor sartu zirenak, adibidez, Almazeneko hiru anaiak, horiek behintzat bai. Egianeko horretan, porke momentu har – tan haiek zeuden han, eta beste talderen bat ere bai, baina ez naiz akordatzen, eta egin zuten Egianeko pareta horretatik behera salto egin, sartu omen ziren Auztin barrena, zokotikan, Jaizkibelera; eta Jaizkibeletik, ja beren zerak ziren, sartu ziren Hondarribira; eta nola lehengusu batzuk bazituzten, nire koinatuak eta, pues han egondu omen ziren, pues… 8 egun edo… egun batzuk behintzat bai. Gero haiek egin zituzten, nola arrantzaleak ziren, pasa zituzten beste alde – ra..

Hemen, frentetik tirorik ez zela izandu, ez?

Ez, ez, ez… Lehenbiziko tiroak izandu ziren Munohaundin, eta nik… ez, ez, gero hurrena sartu zirela eta ja Mendindikan horrera aurrera bitar – tean sartu zirenetik aurrera, hor ja tiroteoa zen. Oraindikan Arragua eta Larzabal eta Errenteria-eta hartu zituzten arte eta hor frente pixka bat izandu zen…

Orduan hemen Oiartzungo frentea zen hori, Mendinen eta heritzen ziren, eta bastante heritzen ziren, reketeak eta… militarra baino gehia – go reketea. Eta haiek ekartzen zituzten heritu haiek Oiartzungo batzo – kira, ospital bezala, eta gero zera ere bai, lehengo monjetako ospitala deitzen zitzaiona, orain San Juan kapilla zera hortan lehen monjak ziren, baina han gutxi kabitzen ziren eta eramaten zituzten batzokira; baserritarrak gurdiarekin etortzen ziren eta jartzen zituzten koltxoi bat edo bi, eta nik hura ikusi izandu nuen, batzokitikan ateratzen zituzten herituak eta jartzen zituzten koltxoiaren gainean, mantarekin tapatuta eta horrela, eta, klaro, nahi zuten tokitikan ezin ziren joan, porke Irungo frentea nahiko fuertea zen, eta eramaten zituzten mendiz Lesakaraino, eta gero handikan aurrera berak enkargatzen ziren, nik ez dakit hori nola, Planplonara edo beren destinotara edo halako ospi – taletara eta eramatea.

 

Detenzioak nola izan ziren, nora eramaten zituzten…

 

Deentzioak izaten ziren geroago, beno, hemen reketea izan zen bitartean ere bai, porke eramaten zituzten orduan, nire anai-arrebak ere egondu ziren Ergoienen, Kotikoren etxera eramaten zituzten, eta ema – kumeak Bide-aldeko gain aldeko beste etxetxo bat zen han, ez dakit nola deitzen zioten, Maria Luisaren etxea, hara eramaten zituzten; eta, adibidez, guk Katalintxoneko Joxepa eta ni ginen han, Garmendin, rekadistak, eta biak joaten ginen jana eramatera eta horrela. Eta Ergoienen Kotikoren etxean, txerritokian, han behean edukitzen zituz – ten detenituak, eta reketeak atean guardian, beren fusilekin; eta nes – kak, berriz, Ergoiengo beste etxetxo horretan. Hor ez ziren asko egon – du; hor egondu ziren Kinkirrinkiñeneko bi ahizpak, nire ahizpa eta gero besteren bat, baina ja… gero hasi ziren pues baserritikan bi ahizpa horiek, Erretegitxikikoak, sartzen, eta egin zieten ilea moztu eta, hola, sortatxo bat utzi buruan, eta lazo espainolarekin jarri han eta kalera ekarri eta kalean bueltaka ibiltzen zituzten ba… hori, “¡Viva España!” eta “¡Viva España!” eta kalez kale, euntalako numeritua egiten. Orduan, ez dakit, asko-askotan ez zituzten ekarri, igual… ez dizut esango zenbat, baina orduan bikarioa jabetu zen; esan zuen hark ez zuela ametitzen herrian horrelako gauzarik, eta hura atera zen denen frente, eta hura atera zenean ja utzi zioten ekartzeari; baina ilea moztu zieten zero, eta, klaro, baserritik atera gabeko pertsonak eta… bueno, bat ez, esnearekin eta joaten zena zen, baina, beno… lotsaga – rrikeria bat!! Guk ez genuen ikusi, porke hainbesterainoko beldurra genuen denari, gerrari, eta balari eta komeriari… baina ekartzen zituz – tela bai.

Eta hor jendea, barrez-eta bueltan zebilena, soldadoak eta…

Bai, eta herrikoak ere izan behar zuten; klaro, orduan furian-furian zeuden denak, erotuak zeuden sartu zirelako eta beren pozarekin, baina ez pentsa jende askok ontzat hartu zuela hura, nahiz eta beste aiekakoak izan, porke hura bajeza bat zen, negarrez egunero. Altzibarreraino jaisten zituzten, handikan hartzen zituzten… gainera Altzibarreraino jaisten omen ziren buruan painelua jarrita, eta gero handikan hatzen zituzten, eta, hala, plazaraino; eta beheko puntan hasi eta, kalejiran bezala, hor “¡Viva España!” ojuka… hura uste dut oso gutxitan etorri zirela; baina… gero, gainera, berak ere adinez, klaro, guri orduan zaharrak iruditzen zitzaizkigun, baina legez, gure ahizparen-eta aldean, zaharrak ziren, bat behintzat, esateko, ama bezala zuten hura.

Fusilaketari buruz…

Ba nik urtea… urtea esateko ez dakit, baina bai, berri samarrean zen, porke kartzeletan edukita ere… ba, denbora gehiegi ez zituzten edukitzen horretarako. Adibidez, Planplonara eramandakoak bai, han hil zituzten San Cristóbalen egonduta denbora frankoan, ez dakit ba, hiru hilabete edo lau edo… hemen Oiartzungoak bi, gau berean hil zituz – ten, Arizmendi eta Leontzio Aranburu, horiek bai. Baina hemen, Lekungaraiko txoko horretan, larunbat batean… bueno, guk genituen lagunak Altzatxikikoak, ezta? Eta, goiz batean, seietako mezetatik atera eta neska horiek biak negar eta negar; esan genien: “baina zer duzue negarrez?” Eta: “Oi…, ez dakizu, ez dakizu zer ikusi genuen atzo…”, “Baina zer ikusi duzue?”. Esan ziguten: “ba… ikusi zer egin duten ez, baina sentitu dena, eta gero fokoak botatzen zizkiguten lei – hoetara. Mordoska hil zuten atzo”. Eta “Bai, eta gero batek eskapo egin zuen nonbait eta konturatu ziren falta zela”. Eta esan zutela “pues falta uno, el de las alpargatas blancas”. Hori zen larunbat gaua, eta, gero, igandean zurrumurrua zeratu zen batzek eskapo egin zuela eta horrela… eta, gero, handikan… hurrengo egunean, egun berean, igan – dean, nonbait gizon hori Errenteriakoa zen eta berak esaten omen zuen: “Yo ya sé que me van a matar, y por lo menos me quiero des – pedir de la familia”. Eta nonbait sartu zen hori… esan egin beharko dut izena… baserri batera. Baserri batera sartu zen, eta han esan zuen, bueno, ea erakutsiko zioten, Errenteriara pasa nahi zuela familiarekin despeditzera. Baina, klaro, etxe horretako gizona ere gorriak, esaten den bezala, oraindikan hartu gabea eta, han, kartzelan. Eta, orduan, zer egin zuten? Orduan ziren… ez ziren falangistak… nola zuten izena haiek? Orain ez naiz akordatzen… bueno, beste zera bat zen reketeak ez… beste… egon, e… badakit eta ez naiz akordatzen… beno, haiek zeuden Txikierdin, eta egin zieten abisatu berak bilaka zebiltzan gizon hura horrela eta horrela bidaliko zutela bidean goitik behera. Eta, orduan, egin zuten esan zutena. Eta gizon hori omen zihoan aurreti – kan korrika eta atzetikan tiroka, eta, azkenean, Berrondoko arbol baten zokoan hilda erori zen gizon hori. Eta, orduan, etxekoak entera – tu zirenean eta komeri… hor denbora askoan etorri zen andre hura, gu handikan pasatzen ginen mendi bateko tokira… ba, loreak jarri eta komeri, eta zen Berrondotikan, baserritikan, 15 metro-20 metrora, arbol baten ondoan. Eta, azkenean, gero, gorputz hori atera eta Errenteriako kanposantura eraman zuten, baina hori horrela pasa zen. Eta han, taldean, omen zeuden, ba hori… emakume haurdun bat… orduan, mordoska bat ziren, ez dakit 15 edo 16. Eta gero ja hasi ziren, hor, txakurrak ateratzen gorputzak, porke gainean utzi zituzten, eta nondik heldu ote ziren txakurrak odolarekin zikinduak, eta herrian kejatu ziren, eta, orduan, egin zuten lur gehiago bota. Baina handikan urte mordoskara, ez dakit zenbat urtera izango zen… ekarri zituzten Oiartzungo kanposantura, eta orduz geroztik jartzen da hor kanposan – tuan Todos los Santos egunean ikurrina eta loreak eta gauzak. Horrera pasa zituzten hangoak eta beste toki horietako hezurrak ekartzea ere bai. Eta egun hartan gu joan ginen ikustera, oso zera polita egin zen, festa polita egin zen, omenaje bezala.

Gerra, gerra esaten da, baina gerra baino… gerra txarra zen, egia da, gaizki pasa genuen denak, sentidu guztietan. Baina, gero… gosetea: hura izandu zen beltza. Porke baserrian jana nahikoa izan arren, entre – gatu behar izaten genuen guk kupo bat aiuntamentura: ilarra dela, artoa dela… denak, eta guri ematen zigueten kartillarekin razioa: ba- tzuetan olio pixka bat, azukrea, ogia –torta biribil batzuk, pirrilka bota – ta joaten zirenak ez dakit zenbat bidean–, eta gu baserrian ginen, baina, klaro, jende asko ginen, eta artoa ere entregatu egin behar iza – ten genuen, eta ogi hura jasotzen genuen guk, nahiz txarra izan, bakoitzak gerena, gorde, gorde egiten genuen, e!! eta batek bestea – rena harrapatzen bazuen, pozik jan! Baina, txarra… buztinarekin egin – dakoa bezalakoxe tortatxo batzuk… bueno, gose izugarriak! Irina behar bagenuen, gure anaia joaten zen Aranatzera astoarekin, eta, han ere, kontrola izaten zen, eta batzuetan ez zioten uzten pasatzen, eta joaten ziren gauez. Gau batean, nire anaia Joxe Leon zihoala, astoa hil, lupa edo deitzen den gaitz batekin, eta bera bakarrik, inor gabe; beste bat han goitik heldu zena suertatu zitzaion arte, eta, orduan, haren astora kargatu gure artoa eta haren irizna eta ezer gabe etxera, astoa mendian enterratuta, e! Eta horrelako istorioak, bueno…!! Eta razionamenduak, baina lotsagarriak! Baserrietan hain – beste ere ez, porke txerria hiltzen. Baina olio faltarik tristeena izandu zen… orduan, klaro, portuan –eta jende askok egiten zuen lana, klaro, eta txitarroa izaten zen asko, eta txitxarroak bere garaian du grasa, eta egiten zen grasa hura urtu, eta grasa urtu harekin egiten zire el- tzeak eta patatak erre edo frijitu edo ahal zena; eta etxe askotan, klaro, bazuten modu gehiago hura sortzeko ere, eta handik, etxe aurretik pasatzen zenean, arrai usain bat egoten zen…! Grasa haren usaia…! Eta hura zuena kontentu!! Eta jan…! Bueno…! Oliorik ia bate – re gabe. Eta guk, Garmendin, guk zezena izaten genuen orduan, eta Diputazioak ematen zuen baba, zaku handi bat, baina zomorroz betea. Eta gure Lukasek zerean egiten zuen lana, mamoleri fabrikan, eta hara joaten zen bazkariarekin. Eta baba bazen, nahiz eta ahaleginak egin kentzen, zomorroekin. Eta egun batean gure Lukas bazkaltzera joan, eta eltzea ateratzera joan, eta bazkaria falta. “Aiba, zeinek jan dizkit niri babak?” pentsatu omen zuen; “Bueno, nik baino gose gehiago zuena izango zen, bai, eta zer egingo diogu ba!”. Arratsean ailegatu zen eta amari esan omen zion: “Ama, egundalako gosearekin heldu naiz, e, bazkaldu gabe!”; “Nola bazkaldu gabe? Zer egin duzu bazka – ria?” “Beste batek jan”. “Ai, gaxua, hura ere nola egongo ote zen ba!

Bueno, bihar jarriko dizut gehiago”. Hurrengo egunean berriz jarri zion, eta bigarren egunean ere igual, berriz ere potajea… potajerik gabe gelditu zen gure Lukas!. “Ez didazu berriz jango, nik jarriko dizut zuri guardia…”. Eta etxera etorri zen, eta amak: “Zer?”, “Ama, ekar ezazu jaten, gaur ere jan dit potajea”, “Umea! Hauxe lana! Bihar jarri – ko dizut ba bientzako hainbeste, e!”; eta hirugarren egunean, gure Lukas halakoa zen, eta esan omen zuen: “Bai…! Bijilatu egingo dut ba, ea zein den”. ??? momentu-momentuan jaten du. Bijilatu zuen, eta harrapatu zuen, potajean jaten, baina ari omen zen… pena emateko moduan, Errenteriako bat! Esan omen zion: “hi al haiz nire potaje- jalea?” “Ai, Lukas, barkakiak, barkakiak… Hik sikiera etxera joan eta izango duk potajea, baina nik etxera joanda ez zeukeat ezer ere!”. “Bueno, ba orain jan ezak ba dena berriz ere, bai, eta nik jango diat etxean berriz ere”. Baina sentidu horretan, e…! Eta ilarrak eta, guk Garmendin sukaldean bagenuen armairu enpotratu bat, eta tranpa egin behar izandu genuen, ganbaratikan zuloa egin, han bete babarru – naz eta behar genituen gauzak, baina eske rebisatu egiten ziguten!! Rebisatu, gainera, ea non zeuden, eta han gordetzen genituen; eta baserrietatik txekorrak eta horrela… onen-onenak!