Joakina Artola Aldai

Inicio/Testigantzak/Joakina Artola Aldai

Errenterian jaioa 1923ko urriaren 14an, Kaputxinotako gaiñean. Gero, Oiartzunera bizitzera etorri eta Aldabenen, gero Ugaldetxon perratoki- ko gaiñean. Handik Larrea jon giñan, ama Larrekua zen ‘ta.

Eskolan non ibilli ziñan?

Monjatan Errenteyan, ‘ta geo handikan biali giñuzen zeara, Doña Rosa, makinaz eskribitzen han ikasi genun, Doña Rosakin. Preparatua nitzan ongi. Frantzesakin hasiya nitzan biño utzi ber izandu nun gerrak itxia, baserriya dena puskatu zun, Larria. Eta Miaka Zarrin eondu giñan, han euki giñuzen ‘ta geo Txaparren eondu giñan, lurrian lo in eta Larria arreglatzea zertik purrakatua zen, ezer ‘e gabe. Zerua goiyan ‘ta lurra bian geldittu giñan.

Ta geo teniente Vigueras Miaka Zarrea joten zen eta esan zigun “Uy, qué pobre gente la de un caserío que se han marchau y viene uno con una mula y ya le he cargado todo lo que he podido, y ya está llevan – do” ‘ta esan niyon, neska kozkorra, hamalu urte urrian hogeita bostin in nittun ‘ta, “¡Si somos los de esa casa!”, “Pues ya han llevado, sába – nas y todo lo que le hemos dau”. Ez genun jakin izandu zein zen. Esan niyon amai “gerrakin deus ez duna jabe itten da, ‘ta dunak galdu itten du!”. Gu ere ezer gabe geldittu, halaxe geldittu giñan.

Gerra noiz hasi zen ‘ta akortzen zea nola sartu zin honea tro – pak?

Hemen tropak aurrena sartu zianak Arraskularre mendira eta gue etxea alletu zian, Larrea (Ugaldetxo) zazpi, eta bat hilla zen, ez zuten esaten biño manta batekin zeamaten tapatua. Kaxkarro esaten geni – yon guk leku batei, han Iurrittakuak itxia in zutenekua, eta han lurrian etzana. Eta ni ‘re neska kozkorra biño trebia nitzan ‘ta “¿Qué, ha habi – do una baja?” “No, no ha habido ninguna baja aquí” ‘ta behiyakin, behiyan arrimun Miaka Zarrea.

Zuek Larrian bizi ziñazten ‘ta zue osaba, “Iartxa” deitzen ziyo – tena, non bizitzen zen?

Mendin Zarrea ezkondu eta geo Lezoa joana, Papeleran lana egitten zun.

“Iartxa” zertik deitzen ziyoten?

Iartxa. Len-leno, Iartxan bizittuk omen zin gue attona ‘ta, eta “Iartxa” esaten ziyoten, izen gottiyak hola izaten dia ‘ta “Iartxa”. Biño Larrian urtiak.

Geo badakigu afusillatu in zutela, ‘ta zer kulpa ematen ziyo – ten afusillatzeko?

Hor etorri omen zin eun batin Estanix Etxabaguren eta Jose Mari Goñi, biyek koñaduak. Eta Marqués del Norte Villa Arregi esaten ziyoten Mendindo gaiña hartan ‘ta hura geo demborakin erre in zen, edo erre in zuten, edo ez dakit zer pasatu zen. Eta hala, etorri ber zutela Romanonesen alaba, Marqués de San Damián ‘e bai eta hoik denak etorri in nahi eta hala, etorri zin Estanix eta Goñi. Eta esan omen ziyo – ten “Batista, hik ingo al yukek zuen beko itturritik zuen terrenoa toka- tzen deneiño zanja bat tubua pasatzeko? Hola ‘ta hola heldu ‘ttuk ‘ta ura nahi ttek” ‘ta esan omen ziyon “ Ingo ‘ut, zembatekua nahi zute?”

“Honbeste zabal eta honbeste alto” esan omen ziyoten. Eta Batista papeleran lan egitten eta telefonoz deitu Goñik ta hoik bere enkargatuari. Batistakin eon nahi zutela.

Eta etorri men zen eta “ikusi zuek” eta “bisto bueno ematen banazute, zuek eman berko zute”. Etorri men zin Extanix ta Goñi, eta ikusi men zuten eta ongi zeola.

Hurrengo egunian berriz, papelera deia enkargatuari: esateko Batistari pasatzeko kobratzera. Eta enkargatuak: “Batista! Sos berriyak izango ttuzu eta zoaz kobratzera!”, “bai biño, lana utzita ez naiz joango, ba!”, eta “gizona! Nik ez zattut ezer deskontatuko eta zu jon!”. Jon omen zan eta mahai bat eta han Extanix Etxebaguren eseriya. Zaku ta tella ta ladrillo ta.. almazen haundi bat. Ta san omen ziyon “Zer iruditu zaizue?” “Ongi Batista, ongi, lan erra in zu!”. Bai eta eman men yo sobria Extanixeak, hartu men du eskura eta rau! Atera men da zaku tartetik Goñi! Eta sobria kendu omen ziyon guriari eta behitu omen zun eta “hau ez duk!” eta “Bai! Hoi da!” esan omen ziyon Extanixek. Orduko honbeste, eta destajoa egiten bazun hoinbeste.

Eta Goñik ikusi zunin hua eman ziotela kendu eta ra! Ra! Ra! Iruitzen zizkion diruk kendu ta to! Eta Extanixek “Ez! Hoi eman behar zayo!” eta plast! Belarrixkiñin koiñaduari Goñik. Eta Extanix oso edukatua zen eta ez omen ziyon ezer esan kuñaduari. Hartu eta esan omen ziyon “hau eman behar al diazu?” “Tori, semiari galtzak erosteko, ipurdiya ageriyan zebiltzaten ta!” Seme-alaba mordoxkat bazun eta guriak ez hartu.

Ta urtiak jon zin eta ez giñan iñor akordatu eta halako batin Batista desaparezittu zela eta Ergoien ikusi zuten, San Markos ere bai, Txoritokieta re bai… Eta iñon ez zen gure osabaik agertu. Papeleratik eraman omen zuten, hor geldittu zen. Eta Goñi egun batian Lasarten sartu. Lasarten izeba nun dendakin eta harren dendara sartu. Eta esan (izebak) “Hoi Goñi! Nere anayaren gain zer berri ematen dizkidazu?” eta “Nik ez dakit ezerre!” eta ra! Atera omen zen. Eta atera omen zen izeba mostradoretik eta “Aizu! Berriz Lasarten hanka jartzen zunin ekarri ne anayan berriyak, e?”. Ez geyo jon…

Baita gure ama esniakin joan eta esan zion Urkolak, Mielek: “Maria! Iyo zatte gotti! Utzi marmitak bian, nere andrian dendan eta iyo gora!” eta iyo giñan ama ta biyok gora eta esan zion “Maria, anaya bilatu al zu?” eta “Ez”, “Ba, hila da. Goñi ikusi nun Zumarragako frentin eta neri ere allegatu zitzaidan hila zela eta esan niyon “Goñi Iartxan berriyik zer ematen diazu?” ta “Zulatu nin! Ez nik nahi orduko! Miño ez duk geyo zutik jarriko!” Asike harrek hila zu”. Hogeita hamalau urte eta hiru ume, hiru nexka.

Ta hor Iyeru ta inguru hortan bazen hixtori bat, ba?

Iyeru in zen itxia erre, konpletamente! Bakizu, lengo etxe zaharrak dena eurra. Ta pareta zar bat gelditzen da. Den eroria. Itxi hori eroya eta nonbatte esan diote “Iyeru eroi duk”. Klaro! Jakitten zen. Ikusten zen itxia sutan erria eta esan yote Xeundoi ta “Etxia dena erre duk!”: Baita etorri dia hua eta Gartxitenekua, bi koñadu berrak, eta jira ta joan men zin. Eta bitartian ondoko etxian, Barrios militarran itxian, biyen bitartian militar batzuk sartu dia eta haik hartua izango zen despertadoria. Eta despertadoria faltatu zayola militarrak eta hoin lana zela. “Ezetz!” eta”Baietz!” eta hor eaman ttuzte Altzibarko plaza gaixuak fusillatzeko.

Fusillatzeko jarri omen ttuzte eta konfesatzeko Don Jose Luis Lekuona. Don Jose Luisek konfesatu omen zittun eta esan omen zun: “Estos no han robado ningún despertador! Ya se han confesau y estos no son”, “Estos son!” eta fusillatu. Pin-pan! Pin-pan! eman eta hor bota omen zittuzten gaxuak. Bat altxatzen ere sayatu omen zen.

Baita geo biali naute ogiya bila Ugaldetxora eta eundalako euri erasua hasi zen. Eta bueltakun sasi bazterrian han neon eta izugarrizko karraxiyak Barriosenian. Emakumia aurretik eta atzetik gizona ejuka. Eta biño ze pasatzen da hemen? “Sí! Tú has mandado fusilar a dos hijos del pueblo por el despertador! Y el despertador ya te han mandau a casa!”. Hurrengo goizian joan naz, ta bertako neskamiakin banakan konfiantza eta esan niyon “Celes! ¿Qué ha pasau aquí ayer?” “¿Cómo sabes?” “Estaba ahí, y esto y esto” “Sí, resulta que tenían que comprar zapatos para los niños y les dio dinero y se fueron al bingo, y perdieron el dinero y vinieron sin zapatos”. Eta horrengatik ibili omen zian andria aurretik eta gizona atzetik. “Si, y el despertador, cuando se enteraron que habían fusilado a dos chicos, desde el frente de Zumarraga, de allí mandaron el despertador. Mira!”. Despertadore erredondokua, zintzarriya izaten zuten. Horrelako pitorrito bat txanpiñoi bat bazun bezela gañin. Despertadore hura nik eskuan ibili dut!