Jose Maia

Nola akortzen ‘za tropak Ergoina sartzen?

Harritxuritatik, goitik behera, borda aldea. ‘Ta kolumna batek in zin aurrea seittu, Arraskularre eta Iarbu aldea. ‘Ta bestia, honea, Ergoina sartuta hua izango ‘yun, hementxe pasa ‘ttun. Jesus! Ne demboan ez dit izautu hoimbeste gizon elkarrekin. ‘Ta hor, Peuneko hortan, zea, kaña bestiak, ‘ta San Marko ez ziten hartuko hok ez baldin bazin erren – dittu. Han zeuztenak errendittu in ‘men ‘ttun, “se han entragau”, nik ofizial batei aittua. “Se han entragau, ¿y ahora qué?”, gañekun lau fusillekin hartuko ziten San Markos!?

Ordun honea etorri zianian, jendia etxetatik biali, ‘o nola izan zen? Non jarri zian beák? Eta kartzela non jarri zuten?

Hor, zean, Etxenagusin ‘yun kartzela! ‘Ta zeai, Tolareko Mielei ‘re ame – nazatu ‘men zioteken, soldaduak bai poza erra! Izautu al ‘yun, hor zea, barrikak? Oain jaten den leku hortan barrika haundiak ‘ttun! ‘Ta bakik, reketik ‘re `kas-kas-kas´ joka, “está vacío” bestia jo, eta “está vacío”.

‘Ta bat ereki zutenian, botaz betia! ‘Ta gaizki torri zioteken ba bota zahar hautsiakin ‘ta hola ‘ttuken ba reketiak beák ‘e ‘ta, karretera baz – terrian jarri ‘ta botak jazten! Eta “Jesus! Jesus!” itten zula Miel difun – tua hua. Harrek nombatte jakin jakingo zin gerra hua heldu zela eta hor gorde kupelan barrenian. Bota larruzko berri-berriyak jantzi ‘ta “éstas me vienen bien” iñez reketiak.

Eta militarrak ze etxetan jarri zian?

Pautxiki, Harria ‘ta Launzerrene, hoi ziten komandantzia, hor koronela eoten ‘yun, burusoil hua, zerria! Arratsian ordu bata ‘ta erditan etorri ‘ta atia, badakik nola izaten zen!? Ate gaiñekua erekitzen zena, eta

´kan-kan-kan´ atia Muxurunen. ‘Ta “soy el coronel Beorlegui” bage – nekiken aintti haundia zela biño, “¡todo el mundo fuera! ¡Todo el mundo fuera!” Haik beák tokiya ber! ‘Ta guk kampoa! Eskerrak Pikabekuai! Pikabekuak ez bagenittun izan, toki errin geundeken! Gero haik ‘e hara jon eta han jartzeko tokia ber ‘ta kriston sala zin Pikabek ‘ta han deus ez ‘yun eseitzeko, ‘ta belaxe bildu zittizten! Sillak, maiyak ‘ta arduak! ‘Ta karnizeiya berriz Olaizolako zubipian, behi osuak eoten ttun! Baserrita jon ‘ta rekisatuta. Eta beste erdiyan berriz, arrantxua egitten zuten lekua ‘yun. Han erittu zittin ba, zeak, bombak, kablia jo ‘ta lertu zenin! Deskuido batian bomba hua lurreiño jetxi izan balitz! Zer nolako, bo! Guk ‘e bai, ama ‘ta biyek hor jongo giñun! Erittu haik, gizaju haik, gurdiyan jarrita `tan-tan-tan´ Lesakan barrena Pamplona! Gurdian e?! Duda modun zena, hilko ‘yun motel!

Klinikak ‘e jarri zittuzten hemen etxen batzutan, ez?

Aurreneko kura itteko bai, Harria, Paotxiki ‘ta jauntxuntzat berriz, Paukoerrota. Hoik, gerrako asunto hoik, nik berriz ez dit izautuko noski biño, ez dit nahi ‘re! E?! Ez dit nahi ‘re! Hua atzenekua uk!

Joxe, eta Paloma ‘re hartu zuten?

Hor zea eoten ‘yun, komandantziya, guardiya asaltuna. Zerbatte

ain- tti haundiya eoten ‘yun hor.