Jose Mari Erauskin

Inicio/Testigantzak/Jose Mari Erauskin

Arpide baserrian jaioa, Ergoien auzoan (Oiartzun) 1918ko apirilaren 28an.

Hamahiru urtekin lanin hasi niyun “pintxe” ille mozten, kalian Arregikin. ‘Ta geo, hamazazpi urtetan Errenteira jon niñun, gehiyo ikasteko edo.

Gerra aurreko kontuak, zuek gaztiak ziñatela, herriko girua nola zen? Giro abertzalia, batzokiya, antzerkiyak egitten,…

Girua oso ona. ‘Treinta y seis’eko julio arte girua oso ona. Oaingua biño hobiagua. Antzerkiyak eta hoik denak republikan demboakuak, ‘ta antzerkiya biño lenoztikan ezpata dantzariyak giñun. Gu hemen, Romeronin, hor yun batzokiya eta teatrua itteko tokiya. Hor aitzen giñun entrenatzen ezpata dantzako eta. Geo teatrua itten hasi giñan demboan berriz, goiyan.

Erakusten aitzen zianak oiartzuarrak al zian?

Bai, bai. Oñatibiatarrak. Juanito ‘ta Manolo ‘re bai, Dionixio ‘re bai, geo Iñarra Hermenegildo ‘ta. Hoik ttuken gue aurreko ezpata-dantzariyak, ‘ta hurrenguak gu. ‘Ta gu ezpata dantza ittera hemendik Baionara ‘ta nonahira joten giñun.

Gazte demboran giro politta ‘ta oso gustora, biño, geo etorri zen hoik denak izorratu zittun gerra. Eta zer dakazu goguan? Nola sartu zian edo akordatzen zea? Zer in zenuten gaztiak gerra sartu zenian?

Gu hemen batzokiyan ezpata dantzan ‘ta ibiltzen giñun beti, eta geo naparrak heldu ziala, reketiak eta … Gu biño zarragukuak eta in ‘ttu – ken eskopetak eta partittu zittizten hor eta mendira jon ‘ttuken hairi kontra ittea. Eta gu berriz Matteoneko Joxe Mai ‘ta ni, nik hemezortzi urte eta harrek hogeita lau, eta biyei eskopeta bana eman eta hemen – dik pasako zila tropak herriyan kamiyoz kamiyo, ‘ta gu paradako goiko balkoiyan Ugaldetxon, han biyek txokuan guardiyan aber noiz pasa- tzen zin. ‘Ta nik amakiña bat aldiz esaten dit geoztik, ze ingo ote genun guk eskopeta haikin haik han pasatuta? Ze okurrittuko ote zigun guri in ber genula? Tiroka igual hasi! Ez zakit ba! Juiziyua ‘re ez baizen asko hemezortzi urtetan. Biño ez ‘yun iñor ‘e pasatu ‘ta atzea eskopetak eta entregatu ‘ta aurrea.

Geo mendira jon ‘zin haik ihesi reketik tira ‘re balakin eta denak ‘a la desbandada’, denak itxea. ‘Ta Miel Matteonekua han ‘yun ‘ta harrei kartzela, eta ‘pena de muerte’-kin eondu ‘yun hua han ibilli zelako.

Gerra hemezortzi urte nittula hasi ‘yun ‘ta ordun jon niñun Larrasea. Larras badakik non den? Landarbasoko goiko aldi hartan. ‘Ta gerra hasi zenian han zeudeken goiko aldi hartan gorriyak. Gorriyak esaten genioken ordun. Eta etorri ‘ttun eskuadra bat, ‘ta gue etxea etortzen ‘ttuken askotan, eta hairi illia mozten eta holaxe hasi niyun. Geo esan ziteken hemezortzi urtetan gerra jon ber nula haikin edo bestela trin- txerak ittea edo. Hemezortzi urtekin ja obligatuak geundeken, ‘ta haik jarri ziteken orduan, nola pelukerua nitzan eta hor Astiarragako Bentan tropa haundiyak zozten, eta hara joten niñun Larrastikan eune – ro illia moztutzea. ‘Ta hantxe aitzen niñun.