Joxe Billaluze «Legatza»

Inicio/Testigantzak/Joxe Billaluze «Legatza»

J-Mutil kozkorrak ginela, hona ekarri zioteken. Udaltxean zen lanean eta gerra garaiko jendea atera behar zela eta, horretarako ekarri zioteken. Aiton batzuk ekarri zizkioten honea, hiru zulo zirela esan zioteken. Gu hasi ginen pikotxean, baina ez genuen ezer bilatzen. Auzoko aiton batzuk ekarri zituzten eta esan zioteken hemen bertan zeudela bi zulo beteak eta bat hutsa. Huts hori pixka bat bazterrerago zegoen. Bete hartatik 21 gorputz atera genizkin eta beste zuloa hemendik egongo da. Hor egongo dira beste gorputzak horiek, nik uste. Hortik aurrera, guk ez dakigu ezer askorik.

***

J-Hemen hasi ginen garaian zer ikusi behar genuen ere beldurra genuen. Jakina, gazteak orduan erlijioarekin apaizek kristoren beldurra sartzen zuten. Nik pentsatzen nin, gorputzak oso osorik ikusi behar genituela. Hasi ginen garaiean lehenengo bilatu  genuen gauza apaiza baten sotana izan zen oso osorik, hezurrak barrenean zeuzkala. Gero, emakume baten zapata bat. Gero hezur haiek, Don Julio Barrutia, orduan medikua zan harek, kaja batera bereizten zituen giza-semearen hezurrak eta beste kaxa batera, emakumearen hezurrak. Horrelaxe bukatu genuen. Gero, buru batek bazeuzkan bi hortz aurre, edo haginak ez dakit zehazki zer ziren, eta udaletxeko batek patrikan sartu eta eraman egin zituen.

***

J-Gorputz horiek atera eta kajetan sartu zituzten garaian Oiartzungo kanposantora eraman zituzten. Esan zutenez behintzat lur bedeinkatua ez zioteken eman. Orduan gauza partikular edo arraroa izaten zen, baina nik ez dakit zergatik horrela egin zen. Gero bai eman omen zioten lur bedeinkatua, baina momentu hartan behintzat ez zioten eman hemen afusilatu zirelako.

x-Jose Antonio Iragorrikoa. Semea da Jose Antonio

x-Ez dakit. Matxindako Jose eta Ramonek ekartzen zituzten. Eta Tomas. Gero, osaba Patxiku.

X-Hor banakakuak ere bazeuden gauetan ekartzen zituztenak.

X-Ez batere arritu.

J-Banakakoak zirela esaten zuen Tomasek. Gauean ekarri eta noizean behinka hor sartzen zituzten behean. Haren hitz hoik ttuken. Behin Mercedes batekin etorri ziren, duela 40 urte, nik ez dakit zein ziren. Harek esan zin “Zuk jakingo duzu ba” esan zion Monastiri “Hemen sartutakuak erki merezitakoak dira”. Eta haren erantzun zion, Mercedesakin etorri zen horrek “Merezituak badira zeorre ez baduzu hemen sartzea nahi alde egin zazu hemendik”. Martxa joan zen. Patxiku osaba eta han egon ziren goi hartan belarra mozten eta kargatzen. Orduan handik ekarri zituzten honera eta guri erakusten ziguten. Haik bazekiten non ziren eta dena, baina gu hementxe.

***

X-Saten dutenez han ziok beste bat. Tapatu gabe utziko zuloak dira.

X-Orain dena zikina dago eta ez da ezer ikusten.

X-Garbituz gero nabarmenduko zen dena.

J-Hemen, panpano hauetan jartzen zituzten koronak edo lorik, Santo Guztien egunean edo anima egunean. Goraxeagoko etxe horretan bizi zen gizona, Donosti esaten ziotena, etorri eta idiekin dena puskatzen zuen.