Karmen Gallastegi Ormazabal

Inicio/Testigantzak/Karmen Gallastegi Ormazabal

Karmen Gallastegi Ormazabal, 1917ko apirilaren 7an jaioa.

Batzokiya zen Romeronin lendabizi. Hor antzerkiyak egitten zian?

Bai, bi premiyo irabazi genittun Donostiyan.

Bai, eamaten ziguten. Azkenekoz gerra baño lentxio jon giñan Bizkaira, han zen reuniyo bat oso inportantia, gerra biño len Estellan izandu zen zenan ondoren, eta jon giñan antzerkiya egittea. Itten genittun: bat “Ehun dukat” eta geo bestia, eta bi premiyo. Gipuzkoan Batzoki guztitan bazin kuadruak, lan itten zutenak, biño Donostikuai eta denai irabazi geniyon eta berrogei duro eman ziguten bakoitzin. Ta diru asko orduan ta jon giñan eguna pasatzea lan egitten genun guz – tiyak, postako Euxebio ta hura genun jefia. Ez dakizu ze kuadro poli- tta zen, ze jende jatorra!

Orduan giro politta ezagutuko zenuten?

Oso politta! Frantzira re jon giñan bi aldiz, dantza ittea ta antzerkiya ittea. Ta San Pedro egunian Gernikan giñan antzerkiya itten. Geo beste herri batian re bai, Batzokiyan inaguraziyua zela ta han e bai, oso politta zen. Horregatik geo sufrittu genun horrenbeste! Ez genun sekula pentsatuko holako ezin ikusiya zela herriya hontan.

Eskribitzeko makina erosi genun berrogei duroko premiyua eman zigu – tenin Donostiyan. Harekin ta gero marru edo zerbait in ber torri zinin besti hoik! Balkoitikan betti dena, horko kuadruk… Eta eskerrak paper zarrak eta gure komon zuluan gorde zila! Ikurriña ta peligroko gauza guztiyak. Ta sekula ez zitzayoten gotu han ikustia. Ta reketiak han aurrian olluak lumatzen, harrapatzen zittuzten nahi zuten tokiyan, nahiko jana izaten zuten.

Nola ikusi zenittuzten republika garaiko momentu hoik?

Gaizki portatu zin guekin. Iuitzen ziyoten republika torri zenin lanik in gabe bizi ber zutela. Eta neretzako ikusten nun asko baliyo zuten jen – dia bazutela; Prieto ta en fin! Beste asko re bai, ministruk eta… miño honegiyak netzako izandu zin. Ta guk eleziyuk izaten zinin lana egit – ten genun. Amonak eta ateratzea Altzibarra ta ondo ez zoztenai laun- tzea… ta lana asko itten genun, laundu itten genun elkar. Bagiñan dozena erdi bat lagun eta batzuk ayeka batea eta bestiak bestea. Ta etortzen zin Errenteitikan gaixto purrakatu batzuk eta estan ziguten…

Egun batian hotzak kazkabarra itten zun febreron, hura hotza! Eta “¿Qué haceis aquí? ¡No os acerqueis al colegio, porque os rompemos la cara!¿No teneís un poco de colorete? Porque estais muertos de frío” ta sekulako burlak. Eta eun batin tiruk eta denak izandu zin! Hemen bazen txofer bat eta autobusakin joten zin urrutikuk zinan billa bota- tzeko. Eta bestiak ezin eaman! Sozialixtak zin hoik, gaixtuak! Etzin ondo portatu gukin. Batzuk bai, miño ez dut nik rekuerdo onik sozia – lixtakin.

Euskaldun kutso edo abertzaliakin etzin ondo moldatzen?

Ez, ez.

Euskeraz hitzeitten zuten beak?

Ez, ez. Hoik zin kanpuan jayuak, biño gurasuakin kanpotik etorriyak. Eta ez, hoik denak zin konpoko jendia.

Ordun republikanukin etziñazten ondo moldatzen? Kalabaza ematen zeniyoten ordun?

Ez, Altzibarrea tortzen zin dantzan ibiltzea ta gu re bai, biño ez genun nahi izaten haikin.

Kalabaza ematen zeniyoten ordun?

Bai, hairi bai.

Oiartzunen erdaldun gutxi izango zen, famili jakiñan batzuk?

Bai. Zin karabineruak, guardia zibilanak eta kittto. Eta sekretayua ayuntamentokua, ta jueza ta holaxekuk. Zertik, meikuk eta botikayuk eta hoik denak euskaldunak zin.

Mikeletik eta akortzen al zea?

Ai, mikeletik, bai polittak! Hortxe, oain munizipalak dozten tokiyan zoz – ten, ayuntamentuan bian, hortxe ben trajikin. Jatorrak zin, euskaldu – nak denak.

Geo etorri zian egun latzak egun batetik bestea. Nola akor- tzen zeate gerra sortu zela?

Jesus! Pasaiko festak, ta gu giñan elemento gaitzak, ta denea joten giñan. Ez giñan izutzen eta jon giñan Pasaira, ya azkeneko igandia zela ta. Ibili giñan arratsalde guztiyan han ta gauza estraño bat, jendia itxea bezela ta “ba itxea jon berko dugu!” Ta askotan oñez ibiltzen giñan, ez genun ta diro askoikan. Geo bai, lanin hasi giñanian biño. Eta etorri giñan kalea ta alletu giñanin pasa zen kotxe bat, hoi denak akortzen gea, bueno, denak ez, porke ne laun denak hil dia, ni baka – rrik gelditzen naz. Ta pasa zen kotxe bat, biño belozidade batin, izu – garriyan! Ta hemen pixka bat geldittu zen eta esan zun “¿Que viene un tanque!” ta “Tanke? Ze tanke?” ta harek hoi esan zun ta gu beira tanke hoi noiz etorriko!

Ta urrengo egunian moimientua, guardia zibiliak eta kanpokuk e bai. Ta “Se ha estallau la gerra” ta geo konturatu giñan Goikoetxea azaldu zila Naparrutik Arraskularrea. Bestik zozten Urkaben `ti –ta!´ tiroka. Biño besteik ez, tirua. Ta guk esaten genun “Oh Dios Mio! ze in ber dugu?” Ta askotan itxetik atera ta Exkerreneko sagardotegira, ta oke – rro, han gañetik pasatzen zin! Itxetik atea in ber ta hola eondu giñan. Ta jende estrañua, karabineruk, ta guardia zibilak,… ta holaxe, gauza jatorrik ez.

Ta bertako jendia, Kinkirriñeneko Joxe Luixek ta guardiya itten ziyoten bikayuai. Eskribittu itten zun harrek “en la Constancia” artikuluk, hura zea zen, karlixta zen, ta oso lixtua zen. Eta eondu zin bi edo hiru eunin

mutil hoik, geo ze in zun, martxa! Iñor etzun defendittu, ez apaizik eta ez mutillik beai guardiya in ziyotenik! Hua martxa ta geo bestik hartu zittuzten eta gixajuak ze in zuten? Hemen geldittu, batzuk alde in zuten, Oñatibianeko Juanito eta hoik denak alde in zuten biño…

Geo hurrengo goizian sartzen hasi zin. Euriya zen, manta zar batzukin hemen (bularrean) kriston estandartia jarriya Jesusen biyotzana, ta bastoyakin “¡Calma muchachos!” ta gu leyun aizu! Ke kosa! Ez jaki- ttia! “¡Calma muchachos!” eta “¡Calma muchachos!” Hor ayeka bate – tik eta bestia bestetik, eta bestia erdiyan be bastoyakin. Ta gu denak balkoyan, eta atta balkoyan eta zea re bai, Manuel Txantxangorriyana, Kaxildan gizona. Ta atta ta biyek imediatamente kalea! Ta hoi Jesus! Orduntxe izutu giñan, oain ze ingo ote yote!? Ta denak ya sartu zin eltxuak bezela, ta biyek eaman zittuzten estatuaño. Ta han registratu dena zerbait bai ote zuten ta biali zittuzten itxea. Ta geo sartu zin pilla bat, reketik eta… ezin da esplikatu ze kantidade! Sartu zin falangistak, eta hasi zin batzokiyan dena txikitzen! Ordun hemen zon batzokiya, zirkulun. Ta zuzen-zuzenin hara. Bota zittuzten katxarro guztiyak, ta ikurriña re bota zuten. Ta bi señoritak su eman ziyoten, ta haik zanpa – tu zittuzten erki-erki. Ta bueno, hortan jon zen. Ta geo hasi zin asta txikitzen eta ez dakit indarrik edo etzuten reketik eta Joxe Mari Errandoneak hartu zun bi o hiru golpe eman ta hautsi zun. Ta hemen denbo asko pasa zuten kaskun? Ta nik ez dakin neon nearrez o ikaragarriyak esaten eta falangista batek pixtola batekin apuntatuz esan zin “¡Grita o disparo! ¡Grita viva España!” Eta ne onduan zon gizonak, Galarragak, ume ttiki bat besuan zula, esan zin “Eju in zazu!” ta “Eju? Ze eju?” “¡Viva España!” (darda – raka) ta gue amak e bai “¡Viva España!” ta han zozten guztiyak, ta nik “que viva”. Sartu zineko hainbeste jende… “¡Muera Euskadi! ¡Muera el Partido Nacionalista! ¡Y un tiro al que ponga mala cara!” ta hoi saten etzin ixildu nik ez dakit zenbat denboan. Hoixe zuten “¡Muera Euskadi! ¡Muera el Partido Nacionalista! ¡Y un tiro al que ponga mala cara!” Hoixe, mala cara no la ibamos a poner? Izututa giñan denak eta! Sartu zineko hasi zin! Ta hola, abitu zin biño geo atzea, ezin izandu zuten pasa Errenteira eta iñoa, ta geo hemen geldittu zin denak Kaskun bastante in zuten, biño hainbestetako ez. Billatu zittuzten toki – yak lo ittekuk eta non eoteko. Harizmendinin eta Barandiaranenin, hor nausiyak,; Xabalen e bai ta gue etxian e bai, hor koarto hortan meiko bat. Debalde euiki behar zenittun gañea! Ta gue etxea zenbat aldiz etorri zin “Por favor, nos va a enseñar el despacho de su marido” ta gue amak “¡Si no sabe no escribir!” “¿Qué dice?” Harizmendikukin

Zeozerren jakiñan gañin etorriko zin, bazekiten hemen nazio – nalixta asko zeola Oiartzunen holako etxetan ta halako etxe – tan?

Bai, bai. Ederki zea iñak zozten. Denak bazekiten zer puntotan, non eon ber zuten.

Ta geo ze persona jaso ber zuten e bai?

Haik bazittuzten lagunak. Han etorri zinak etzekiten hemengo jendia non bizi zen ta zein zen, hemenguak emen zizkaten datuk, beste iñork ez. Halako ta halako. Ta Pamplona bialtzen zittuzten, erki badakigu zeñek bialtzen zittuzten!

Frente zeñek itten ziyoten, esan zu Urkabetik frente itten ziyotela Arraskularren zeudenian?

Karabineruk eta gurdia zibilak eta Pasaitik etortzen zin batuzk. Ta geo, San Markostik hasi zianin jon giñan gu Altzi-txikira. Botzen zittuzten biño etzian lertzen! Nonbaitt militar gutxi zuten San Markosen. Espoletik gabe bialtzen omen zittuzten eta etzin lertzen. Geo etortzen zen isatsa gorri-gorriyakin aeroplano bat eta guk esaten genun “sikie – rik e geyo etorriko balitzake!”

Bertakuk etziyoten frenteik in ordun?

Ez, Urkabetika, San Markostikan eta geo Irun ayekan Erlaizen.

Eskopetakin edo mendi aldera jon zin ba?

A, ai! Bakizu noa jon zin? Berdabiyoa. Ta horregatik in genizkan beso – tan, zea hoik izautzeko. Jon zin Berdabiyoa mutil mordoska bat, ta ikusi zittuztenin ikusi zutena `echando betún´ hoik e lau katu jon zin ta. Ikusi zittuzten eta etorri zin, biño hoixe in zuten, eskopeta txar bat – zukin ibilli zin.

Ordun hemen tropak sartu ta herri guztiya hankaz gora?

Bai biño, aseguratu zuten jatia, olluak eta, aziendak eta… pentsatu zuten noa jon e. Bai, estudiatua zuten noa jon, ze baserrita jon, ze kolore zuten… Baserri haitakuk geinak zian nazionalixtak, txapa ba tzuk eta papera eman eta “geo patuko zattuzte!” eta patu gabe geatu zin. Ta gu han giñala baserriyan Altza-txikin, esaten genun, “aber honea etortzen din oain?” beldurrez, o detenitzea o beyan bat ken- tzea. Eamaten zuten harrapatzen zuten guztiya, olluak eta… bai, erki mazkatuta eon zin!

Geo hemen hasiko zin detentziyuak?

Bai, pilla erra eamaten zuten. Lendabizi eaman zuten Harizmendi eta Leonzio Aramburu, Don Jose Domingo… sei laun eaman zittuzten, oain enaz akortzen, hara gora. Geo gue atta ta beste pilla gaitza, bi apai – za, Don Eustakio ta Don Jose, Joxe Korreonekua, Antonito Petranekun atta, Edurne Bergaretxen atta… ta bazin mordoska bat, oain momo – entu hontan ez naz akordatzen denak biño. Hemendik Lesakara, San Antonen deskantsatu eta Lesakan ez dakizu Don Eustakio apaizai ze golpia eman omen ziyoten. Abiatu zin ta Erlaizeku hortan erittuk izan – du zin eta hillak e bai. Ta ordun etorri zin Pamplonatik familiyak Lesakara gorputzak eamateko edo ikusteko. Eta momentu hartan alle – tu zin gue atta ta prisioneruk ta eskerrak kartzelan sartu zittuzten Lesakan bestela txikituko zittuzten! Eman ziyoten kulatakin ipurdiyan ta baldatua utzi omen zuten Don Eustakio.

Geo hemen detenittuak eon zianak udaletxian, hoi re izautu – ko zenun?

Bai, hoi izautu nun, bai. Batzuk nik izautzen nittun, guarda Altamugarrikua izautu nun. Ekartzen zittuzten biño geo eamaten zi- ttuzten gutxika, ez atentziyua ematetikan edo. Nik ikusi nittun Larraburuko atta eta Arangureneko mutilla, biyek bakarrik eaman zi- ttuzten Igande batin arratsaldeko hiru t´erditan. Oaintxe bertan leyo hortatik beira no. Ta kamioi bat, odun etzian oain bezela kamioyak itxi – yak eta zin atzian egur batzukin eta hola helduta aizu, zutikan. Ta Aroxkenekukin berriz, geinez e bi edo hiru, Zelestinokin. Ta uste dut gañea Altamugarriko guarda ere harrekin eaman zutela. Gutxi ekartzen zittuzten ta berriz eaman itten zittuzten, biño ze gaizki pasa – tu zuten han lurrian aizu. Eskerrak denbo askuan etzela. Ta gañea iñork e hitzik hartu gabe, ez nola izena zuten… Eta Zelestinok esten zun “ez digute ezer esan, nik uste dut oain joten ganin hartuko digu – tela deklaraziyua ta etxea bialiko digutela, guk ze in dugu ba? Nik ez dakit zertik den?” bere bastoyakin, ezin ibilliyik, gizajua! Oixe merezi zun! Ta geo, beste gañekuk e, ni ez naz akordatzen hemen izan zen Kinkirrinkiñeneko Txomin, ta fondakua re bai. Eske ni joten nitzan bas – tante izuakin e? Txulana itten nun biño! Izuakin joten nitzan e? Han zeuzkaten bigote haik gaizki hartzen zittuzten “¿Qué teneís en la cesta?” “Comida” `bra´ kentzen zuten gañeko zapiya depreziyo bate – kin! Nik saten nun “guk e kristabak gea ba?” Bestiri ez dakit zeñek ematen ziyoten bokadillo edo… gosiak etzin ba eongo noski?

Bertan etziyoten ba emango?

Ez, eta nik ez niyoten ikusi etxekoik e han. Ni joten nitzan orduan etzin joten, o…

Hemen eon zian udaletxian ta Ergoinen zuen atta ta eon omen zian ukullo batian?

Bai, gue atta etzuten ekarri honea, udaletxea. Ergoina eaman zuten ukullu batea, eta han eondu zen bi eunin, kalentura zun ta hara alle – tu zeneko pulmoniya. Lesaka geo gurdiyan eaman zuten, gue atta etzen gauza oñez joteko. Ta hara alletu zenin egarriya ta Don Eustakiok apaizak ikusi ben zun han beste apaiz bat urdiñez jantziya bere borlakin eta esan men ziyon “Por favor, ¿le pueden dar un poco de agua a este pobre hombre que biene malo?” eta “Pa ustedes no hay nada” ta hala esan omen zun korreonekuk “Au marka! Apaiza batek bestiai ukatu!” eta han eman ziyote soba gaitza han zeon jen – diak. Biño herrikuak ez omen zin, kanpotik etorriyak, bestian familia – rrak.

Ta geo eaman zittuzten San Kristobaleko fuertea. Eta esan omen ziyo – ten “Van a pasar mala noche porque no tenemos nada” eta argiyik e ez men zen ta zanpatu itten omen zittuzten ta Oiartzunguk hizketan beak “gaur gaizki ibilli ber yeu” ta ez dakit zer ta bakit zer. “Ui, zein zazte zutek?” eta “¡Silencio!” ta lurrin eondu omen zin ta gue atta urrengo eunin eaman zuten enfermeira, meikua karri ta bastante gaiz – ki. Ta geo jana, pues, patxak ta pikuk ta holako gauzak jaten zittuzte. Gue atta re etorri zen txiki arrayo iña ta Harizmendik eskribittu ziyon bere andirai esanez “Juanita, cuídate porque yo estoy como un cha – val” ez dakik zenbat kilo flakatuta.

Ta geo ikusi genun ze in zuten, itxia dena militarrez betia. Ta alaba galtzetiñak itten, arratxetan tertuliya itten zuten militarrakin, erreme – yoik etzuten. Beak esaten zuten “Ongi itten bayogu hoiri, guria akaso lenotik libratuko dute!” esperantza.

Ta jon dia bisitatzea, Ayestaran pastelerua, Antonio Errandonean andrian atta eta Harizmendin despatxoko abogado bat. Eta junta kar – listako sekretayuakin. Ta harrek ya lana iña zun Harizmendi ta gue atta atetzeko. Eun batzutan guardiya itten omen zuten reketiak etahurrengo txandan falangista ta harrek nahi zun beai komeni ziyon fe- txatan haik biyek atetzia, eta etzin atea ta jon zin bisitatzea. Ta jon zinin “¿Qué quieren ustedes?” “Queremos visitar tal y tal” “¡Si, han salido!” “¿Cómo?” “¡Sí, sí, ustedes se han cruzado en el camino!” Biño ez sinixtu bestiak, zertik orduko bazekiten han ze pasatzen zen. Ta ordun aztu zayote gue atta bisitatzia, ta seittun jon omen zin ta billa – tu zuten non hil zittuzten. Handik jetxi ta herri ttiki bat, gari asko zon oso herri politta, eliza ttiki batekin ta itxe gutxi. Ta seittun enteratu  zin non zeuden ta (lur jabiri) “lur hau ez ibilli, ze eskatzen zute? Guk patuko dugu, hemen itxi eta urtian hainbeste patuko dugu” “konfor – me”. Ta geo hango gizon harrek, esan omen ziyoten, bai, hementxe sartu zittuzten eta gañea apaizak esan ziyoten aber nahi zuten konfe – satu. Eta olibo baten onduan jarri eta esan omen ziyoten “Nahi bazu – te konfesatu” eta “zer ba? Hil in ber al digute ba?” “Porseacaso”. Harizmendi geldittu omen zen pasatua, seittun konformatu ta bere gurutzia eman omen ziyon apaizai, arrosiyuan bere andriak jarri ziyo – na, eta esan omen ziyon “hara egunen batian joten baza Oiartzunea, halako etxea, emayozu andriai ta arrosiyua lepuan jarri nazu” Ta gurutzia ta bi medalla zittunak andriai emateko.

Ta bestia, Leontzio Aranburu jarri omen zen oso nerbioso ta zolo haun – di batin biyek, Harizmendi lenengo disparuan hil omen zen biño Leontzio ez, ta honei “tiro de gracia” eman ziyoten ta burua txikitua omen zun.

Ta denboa pasa zenian abisatu ziyoten lana iña zola zolotik ateratze – ko, biño, familiko baten batek juezakin jon behar zula izautzea. Eta eaman zuten alaba zarrena. Eta hortako sartu zittuztenin apaizak esan omen zun “Ui! Meza dugu ta etorriko gea geo” ta utzi zozten bezela,  ta martxa! Hoik, han sartu zittuzten lurraren jabiak esanak dia. Ta geo etorri zianin sartu omen zittuzten ta abrigua gañin jarri omen ziyoten, ta geo lurra bota eta ateratzea jon zinin oso osuak omen zeuden.

Harizmendik esan omen ziyon apaizari “Nik poza hartuko nuke zu nere andriana jotia ta nere alaba ttikiyai muxu bat ematia nahi nuke” “Ingo dut ba!” ta pasa urtia ta urtia ta etzen etorri, igual hiru bat urte gutxi – nin. Ta etorri zenin, lenbiziko momentuan etzula errezibitu nahi andriak, ta geo alabak esan ziyoten “ama! Hoi etzazula in, etorri da behintzat” beldurra igual izango zun ta. Orduan eman zizkiyon guru- tzia ta medallak.

Hemen afusillatzen hasi zianin ta zuek sumatzen al zenuten?

Jesus! Zenbat tiro de grazi botzen zittuzten ere bai, kontatzen aitzen giñan, ez giñan oira joten. Nik ez dakit zertik itten zun, buelta ematen zun kamioyak hemen. Donostitik edo nik ez dakit nondik etortzen zin eta buelta hemendik eman eta beko plaza joten zin. Ta bagenekigun zenbat denboa pasatzen zuten gutxi gora bera. Konfesatzen eoten zin beko plazan ta geo joten zin kanpo santoa, ta ya begenekigun noiz dis – paruak hasiko zin ta “bat, bi, hiru…” ta ne anayak ere bai, kontatzen zenbat zin. Pilla gaitza ekartzen zittuzten, biño, dena sumatzen zen.

Ikurriñakin e pasadizoren bat bazenuten ba?

Ui! Atta kartzelan ta ikurriña komonan azpiyan, eta reketik olluak lumatzen han. Eta guk esaten genun “Eunan batin harrapatuko dute eta denak kartzela jongo ga!” esaten zun gue amak. “Hoi atetzen badute hortikan, kartzela denak!” eta Erramuna Axeiyanekuai esan niyon “Aizu Erramuna, gauza bat esan ber zattut. Gue ama ez da bizi. Ikurriña do gue komon azpiyan atzeko aldetikan eta zue kuñaduk sartu zun han zoluan presaka eta atetzia nahi dugu” “Ta nola ateko dut ba?” “Ez dakit biño, lenbailen aber ateratzen zuten! Guk horrenbeste den – boran iuki dugu biño, oain ezin dugu, ez ga bizi, ez dugu loik itten!” ta “Bueno, bueno” esan zigun “torriko naz illuntze batin”. Ta orduan eamaten zittuzten holako xexto xabal batzuk buruan, batzutan arropa – kin, bestetan belarrakin ta… holako bat buruan hor heldu da. Ta illun- tzia in zunin, sartu bandera hoi, belarra gañin jarri ta han dijua Erramuna. Orduan atzetik etzen bireikan ta kaletikan pasa ber zen. Ta gue ikurriña txiki-txiki guaizikin in. Lana me-mia zen bi aldetikan, hementxe josiya, hua pena geo. Primo de Rivera garaian gordeta Republika torri arte, 31 arte, ta geo berriz, 36an berriz jaso. Hementxe josiya, sala hontan josiya! Trajiak ere bagenittun, dantzan e bagiñan  bi grupo eta raji haik e denak txiki-txiki in beldurrakin. Hara oain ze polittak izango zin, reliki batzuk.

Ta gaur liburutegiya den lekuan zer jarri zuten?

Hor ospitala jarri zuten, Mitxel eta hor eondu zin.

Karmen, badia iritzi batzuk hau aztu in ber dela esaten dute – nak.

Aztu ez, nik ezin dut aztu. Barkatu? Ez dakit, in berko da, oaindik bizi ga ta.