Katalin Urkia

Inicio/Testigantzak/Katalin Urkia

M-Manuel Inazio Barrenetxea.

X-Inazio hasi zaitez kontatzen istorioak.

M-Lehendabiziko hona etorri zittun Altzibarra reketiak. Altziberreko munanier mendi horretan trintxera egin zuten. Matteonen, Joxe Mari eta Miguel bi anaiak bazituzten prismatikuak. Gu ere han saltsan. “Zer ari dira?”, trintxeretik ateratzen. Hurrengo egunian zer eta goitik behera batzuk gurdiez karkatu eta besteak asto-karroan edo zaldi-karron eta ahal zuten bezala pasa zittun Ugaldetxotik aurrea. Lartzabaldik Errenteria aldera, atzeko horretan trena etorri zen nortekua eta TRAAA! Rekete famatu hoiri. Handik buelta atzeraka, berriro rekete edo jauntxo hoik.

Barkatu lehendabiziko hasiera ez dut ondo eman. Lehenengo egunean reketiak etorri zirela eta gu Aldurara joan ginen eta han lo egin genuen. Hurrengo goizean joan ginen Ugaldetxora. Han belar tartian lo egin genuen eta hurrengo goizian etorri eta han zeuden reketiak. Gu nunbait Txipiton eta handik ere bidali egin ziguten. Txipitotik Paradara pasa ziguten eta han ere ez  zegoela tokirik eta alde. Handik Iturriburura, han izeba genin, osaba-izebak. Han egon gittun, denbora gutxian. Handik Bilauzta eta han jende baino jende gehiago, entre emakume, gizon eta mutiko..

Bilauztan kriston jendea, teilatu adina jende. Bata bestearen gainean geunden eta atea “Kan, kan, kan”. Reketetako bat zen, Urkabetik galdua. Ate joka zegoen eta norbait atera zen, ez dakit zein zen, atera eta errezibitu. Erdalduna zen eta non zegoen herria bidia. Jende guztia atzera eta ea zein atrebitzen zen erakusten. Sagarruztiko Torrokoren seme Martin eta ni, biyek hartu genuen rekete mutur zikin hura eta herrira. Auztiko zokuan han jarri genin eta han zegoela herria eta segitzeko bidia. Buelta egin genuen berriz Bilauzta.

Bilauztan ez genuen denbora asko egin, tokirik ere ez. Handik Urkabetik barrena Belutenera joan ginen, osabak han. Horrea etorri eta ailegatuta segituan San Markos edo ez dakit nondik granada… Beluteneko guztia lehen sorua zen eta han kriston, lur ta… Gu lehorpin Koxme txikia eta Joxe Anton. Handik hurrengo ilunabarrin Bizkaitar kuadrilla guztia Arditurrira tren bidez. Makutsotik jaitsi ginen eta trenbidea hartu eta Arditurrira.

X-Zu nola zenbilen han? Esan duzu Bilauztan egon zinela.

M-Ni familiarekin, nire gurasoekin.

X-Hori argitu nahi nuen. Palaziotik kalera etorri. Txipiton gerrak harrapatu eta Bilauzta?

M-Ni mutil kozkorra nintzen eta familiarekin. Urkabetik barrena Belutenera eta hurrengo egunian Arditurrira. Handik ere familiarrak edo ez dakit zein ziren, joan ginen Mumutira.

X-Hori dena nola egin zenuten, ihes bezela?

M-Bai, ihesika.

X-Reketik ikusi eta orain hona eta orain honea?

M-Bai, eskapo ibili ginen ahal zena iñez. Mumutin gau bat pasa genun, gehiago ere bai. Orduan izan zen Pikoketako asuntu hori. Tartin jai bat tokatu yun eta hango mutil zahar bat Bixente, bestea, Joxe eta bestea Joakin, hiru senide ziren. Hiru mutilak, neskarik ez. Bai neska bai, baino kanpotarra. Hango Bixente zaharrenak esan zuen “Pikoketara joan behar dugu”. Baita joan ere Pikoketa. “Me cago en…” Entzun genittun tiroka. Eta orduan jetsi ginen Arditurrira ahal genuen bezala. Handik gorriak eta hemendik Luberritik zuriak reketik eta din eta dan, me cago en… Berriz ere Mumutira joan ginen.

Pikoketakua ez dizuet esan. Hara joan eta tiroka hasi ziren eta han ginen eskapo etorri ginenak ahal genuen bezala. Eta uste dut hurrengo eguna izan zela tiroteua. Eta bitartian han zeuden afusilatuak, han bazegoen emakume bat. 7 edo 9 laun zirela esaten zuten hilak. Hurrengo egunian joan giñun, bagenekien non zeuden sartuak. Ikusi nittun baino nola ez ziren ez familia eta ez ezer ez, paso. Han bukatu zuten.

X-Zuek ez zenuten ezagutu? Zuek Momotin gordiak zineten, eta Pikoketan fusilatutakoak beste nonbaitetik ekarriko zituzten, Irundik.

M-Bai, bai, irundarrak ziren.

X-Eta horiek zer zeuden Pikoketan beste etxeren batean gordeak?

M-Ez, aparte. Irungo jendea zegoen han sartuta. Emakume bat aditu nuen bazela tartian. Aditu non 7 zirela afusilatuak, baino 9 ere bai. Gu gero Mumutira bueltatu ginen. Orain joanez gero harrapatuko nuke zuloa.

X-Han zuen artian komentatu zenuten tiroarena?

M-Ez, baizik eta gero enteratu giñun nola hil zituzten. Ikusi ez genuen egin.

X-Gero berriz honea etorri zineten?

M-Bai, Belutenera eta gero segituan, Ugaldetxora. Han bukatu genituen gure hemengo istorioak.

X-Eta reketiak zer egin zuten alde?

M-Reketiak aurrera segitu zuten. Orduan hemen neria bukatu yun. Gero hemendik etorri eta Santiyo menditik barrena ez dakit nora joan ziren reketiak. Goñi zakur hori espia zen. Gu hemen geratu ginen.

CATALINA URKIA

X-Lehen aritu zara esaten Zulotiarko ganbaran jendea egoten zela eta nola etortzen ziren gehiago.

E-Nik ganbarako kontuk ez dizkizut esango. Nik esango dizut nola etorri ziren Andointzetik. Alaba hil zioten. Ematen duenez pentsuan bala batek harrapatu zion eta honea etorri ziren. Han bizitu ziren. Gero reketiak hor ibiltzen ziren ere bai, baina nik ez nekien zergatik etortzen ziren. Hango rantxora edo ez dakit zertara. Nik badakit hilea mozten ziela reketiari horko aitonak. Hori goguan dakazkit, hortik aurrerokoak…

X-Hor bizitzen ziren?

E-Bai.

X-Ikuiloan?

E-Hor bizitu ziren. Iraikuak etorri ziren honea Matxonea. Haik ere bai hemen bizitu ziren. Ikaratutako jendea honea etorri zen. Etxe hontako paretak badakizu, balak ez zittun pasako. Akaso granada botatzen bazenuen…. baina gainekoan ongi.

X-Jatekoarekin nola egiten zuten? Etxean prestatu edo ekarri?

E-Hori beraiek esango zattuzte.

X-Zuekin ez ziren sartzen reketiak?

E-Ez, guk balak kaskiloak harrapatzen genituen pilerra. Akaso ez zekiten zer ginen. Bala kaskiloarekin zestak egiten genituen. Gero ere ikusten genuen nola izaten zuten granada. Nire izeban etxera sartu zen Arralden granada eta lehertu ez. Hemen ere bazituzten parapetoak, trintxerak edo ez dakit nola deitzen zioten.

M-Gure terreno horretan ere trintxerak baziren.

E-Han ere ospedatu egiten ziren. Deskargak egiten zituzten. Zolotiarrean lo egiten zuten. Aiton horrekin tratua zuten, ez dakit jaten ematen zioten edo zer egiten zuten.

X-Nola esan duzu Kasimiroren aita?

E-Joxe Mari. Badia 12 urte hil zela. Denbora askoan egon zen han. Agian ezagutuko zenuen bai.

X-Hainbeste gauzetan ibiltzen zen.

M.Inaziok abesti bat kantatzen du gerrako bataioian egon zenekoa. (Bizkai aldeko frentearen inguruko kantua da)

X-Gerrako kanpainak kontatu.

M-Hemendik hasi eta aurrera?

X-Zuk nahi duzun bezala hasi.

M- El dia 28 de agosto, San Agustin.

X-Zein urtetan?

M-Año 1937.

X2-Data osoa esan.

M-28 de agosto del 37. Orduan Ignazio Zalakain sekretarioa zegoen. Gu kuadrilla handia ginen 56 inguru. Harekin joan ginen Estella trenian. Malfegan transbordua egin eta Vitoriara. Ez Vitorian ez, Estellan. Lehendabiziko quintoa Estellara joan ginen. Vitoria gero heldu duk.

Han Estellan, denbora asko ez genun pasako. Handik Pamplona, cuartel ciudadela. Askostiko Patxi Albisu ere han. Abustuan jun noviembren 16an urtiak egin eta 17an Jaka. Pamplonatik Jakara. Calle Pozoblancon familia eta hara. Txarrak baziren baino onak ere bai.

Handik Jakara, dena ilunpean. Kuartelian sartu eta hurrengo egunian frente a los Pirineos. Cota La res. Igo ginen mendi punta horta metrotako elurrarekin. Gora igo eta alferezak eta han zeuden. Han esan zuten “Aditu, jantzi eskiak eta badazpada entrenatu egin behar dugu”. Behin jantzi nituen eta hau biaje earra lurrera. Kuadrilla batek hartu zuten elkar eta han. Jakatik Sabina aldera joan ginen gora. Handik mordoxka batek eskapo in tzin eta ez zen gezki etorri. Baina horrekin kastigua bataioiari. Jaka berriro kuartelera. Egunero estresa kuartelian, konpania edo bataioia zala.

Huescako kamio hontatik ere joan ginen. Morteruakin tiroka, muturretik sartu behar zitzaion. Teniente horrek konpainia guztia bildu zuen eta jarri zituen denak hor eta horrelako batean hasi ziren tiroka horrelako objetibo eta bestera. Ikuitu ere ez genuen egiten. Halako batean banba! Bertan lehertu. Barrenean. Bat ere hil zen. Ez, bi, Matalobos zen bat. Eta bestea, Albisu Donostiakoa. Ospitalera eraman ziten eta metraiak nituen kopetian, belarrian, txikiak. Hor lehertu eta bitartean tenienteak Pamplona biali. Ni ere sendatu nintzen hortik gutxira, alta eman ziaten ospitaletik eta beregana joateko. Etorri nintzen Pamplonako ospital militarrera eta han ofizial pila bat zeuden. Ni han denan tartian. Nik egin behar izan nin, Estella etorri eta haren paga konbratu eta harei entregatu. Hamabost egunetako bukatu gabe.

Berriz kobratu eta san ziaken “Hasta la proxima, una vez a mes puedes ir a casa”. Hura pena, joan behar izaten nin hilero kobratzera Estella. Kobratu, eman hari eta berriz buelta. Tenientea aldatu zuten, Arapiles aldatu eta amerikar beste regimentu batera. Niri han utzi ziten, fuera de control. Teruelen zioken frentean Peñacalva mendian bataioia. Hara jun ginen bakar bakarrik, Zaragoza joan eta gero trena hartu eta Teruelera.

X-Frente de Teruel.

M-Gu pasa gineneko txikitua zegoen. Nolabait ailegatu ginen Peñacalvara, Peña del diablo, Peña Juliana, Segorve. Handik noa bajatu ginen? A, bai, Soperas deitzen zioten, baina herria zen Toro. Atzera eta aurrera bueltaka mozkorra galanta harrapatu, pistinara erori eta eskapada earra in nin nik orduan, bizirik atera nintzen. Mozkorra bai galanta, manzanilla edo hori edaten zen orduan, ardo eta kristorik ez. Nik ez dakit zer zen hura, zerbaite.

X-Gozo gozoa.

M-Bai horixe, gozo gozoa. Soperas hori egontokia zen. Arratsalde hartan bonbardeatu egin zuten. Nik esan nien orduan launairi “¿Que han bombardeado Soperas?”. Ez zion ezer ere pasa. Espada earra in genin. Hortik bukatu eta honea etorri zienian ni jun nitzen Pamplona. Anaia han zaharra Gregorio. Han bere aurretik pasa yun, baina harrapatu ez. Handik gutxira gerra bukatu zela eta Rekena atera gittun, Chivas eta Cheste.

X-Hau memoria daka.

RAZIONAMENTUA

Emaztea- Razionamenturako Iturriotza joan behar izaten genun. Iturriotzen genun razionamentu bat, bestea aita difuntuak konbentuan lana egiten zuen, han genuen bestea. Gauza jakinak izaten genituen, hilean, azukrea eta irina. Roskillan ogia ere bagenuen, ez dakit zerrekin egiten zuten hori. Lurrea botata ere ez zen puxkatzen.

X-Gorra.

E-Gorra, horrelako erroskila batzuk zien. Potagea egin behar eta oliorik ez. Txitxarruak barrenean grasa du, manteka modukoa, hori zartailean jarri, heltzeari bota eta horrelako miseriak. Guk goserik ez genuen pasa taloa genuelako. Hala ere, hemendik Lesakara ogiaren bila, astoa bidean erori, eguraldi txarra bazen handik etortzeko zain. Egia esan behar da nik goserik ez dudala pasa, baina hala ere ikusi egin ditut.

X-Errotara nora joaten zineten?

E-Errota bertatik. Ogia Lesakara. Prezintatua egon zen, Iurrita eta Errota zahar ere bazen, edo Zuaznabarren. Hemen errota asko zen.

X-Errotak zer zeuden itxiak?

E-Itxiak izango zin, gu errotara joaten ginen txikitzen genuen guria eta etxea. Gero sumatu nuen, eta badakit egiten zutela astoa hartu hemendik eta Lesakara ogiaren bila. Agian bidean eroi loitan.

X-Mendiz.

E-Hori da, mendiz, orain kamiyua dago.

X-Zein errotak ziren zeudenak?

E-Txalaka, Errota zahar, Zuaznabar, Iurrita, Juantxeneko errota, Anerre, Ugartekua, Aranguren. Errota franko ziren.

X-Eta olioa?

E-Olioa razionamentua eta besterik ezer ez. Horrekin pasa behar dena eta bukatzen zenin…. Eta nik bi razionamentu nituen aitak konbentuan egiten batzuen lana. Han eman egiten zioten razionamentua familia genuelako. Lau senide ginen eta handik ere ematen ziguten. Gero kontuak izaten ziren hor zergatik aitak ordaindu egin behar zuten hori gero. Ez zuen zorrik nahi izaten han, jornaletik deskontatzen zioten. Nahiko lanak baziren han.

X-Konbentua da Errenteriako Capuchinos-eko fabrika.

E-Aitak potajea eramaten zuen, txerria akatzen genuen guk etxean eta urdai puska bat hartu. Goserik ez genuen pasa. Taloa eta esnea bagenuen.

X-Gosea dagoen tokian ez da hazten horrelako familia bat. Nola jango zuten hainbeste seme-alabak?

E-Gu lau ginen, baino nahikoak aita batentzat, nik ez nuen amik ezagutu. Nik nire ondotik beste bat banuen. Gure etxean goserik ez. Olioa eta azukrea eskas, hori bai gaizki.