Maritxu Sagardia

Inicio/Testigantzak/Maritxu Sagardia

Zergatik eraman zuten zure osaba  Iruñeara?

Begira, hori gertatu zen, tropak herrian sartzeko momentuan, heldu ziren tropàk, eta gure nagusiak, finka honen jabeak, nagusiak, beste aldera pasa ziren. Utzi zizkiguten guri, ba neskatxa haiek zaindu, nes – katxak, 3 neskatxa bazituzten, eta haiek zaindu, eta etxea-eta kontu, egun gutxitako kontua izango zela eta horrela. Eta han geunden etxe aurrean denak, tropak heldu zirela kamio betean hor, eta han genuen – de, eta sartu zen militar bat –ez dakit zein zen– eta denak jarri zigun paretaren kontra, neskatxak, nire izeba, osaba ez dakit han zenikan, eta denak jarri zizkiguten, “¡manos arriba!”, pistola denei, horrela, aurrekoaldean jarrita. Lege bat egin zuten hori, eta gero, gure osaba azaldu zen ogiaren gainean hirugiharra batera prejitu eta ezer egin gabetanikan, horrela, kutxiloarekin ebakiaz, ba… tropak ikusi behar dizkiat eta joan zen guretara, etxe aurre horretara. Eta, tropak pasa zirenean Plazara, esan zuen berak: “Ba! Joan behar diat kalera, ea zer den ikustera”. Eta kito: hortikan jaso zuten “como espía” eta… gero jakindu genuen Panplonara nola eraman zuten, gurdian, Aritxulegin barrena, eta han Aritxulegin rekete batzuek noski aurpegira istua bota omen zieten –hori beti esaten zuen, e, hiltzeko aurrean ere hori esa – ten zuen: “rekete txar batzuek, noski, aurpegira istua tiraka”–.

Politikan aritzen zen?

Bueno… nazionalistako zera horretan, bai, eta botoak partitzen-eta hor ibiltzen zen. Behin esaten du, Julianita Seingoarekin hor topatu, haiek karlistak eta… “Tori, Katolikako papera…”, “Demonio kotxina!! –kar, kar, kar– gu zer gaitun, Katolikakoak?” esan ziola berak, osabak, bere amorrazioan. Zera, botazioetan-eta egongo ziren ziren nonbait kale kantoietan edo botoak emateko… “Tori, aittu, Katolikoen paperak”. Eta gure osaba-eta amorrazioan: “Demonio kotxinak! Gu zer gaitun, kato – likoak ez eta?” esan ziola. Hori behintzat esaten zuen askotan gure osabak.

Denbora asko pasa al zuen?

Ez dakit nik zenbat denbora pasa zuen, hori ez dakit: hilabeteren bat – zuk edo… urtea edo… ez dakit… Joaten ziren, Arkale ere bai, han egondu en, gero bi anaia horiek ere bai, eta gehiago nor ziren?Xebero Goikoetxea. Ez dakit. Behinik behin, joaten ziren Roncalesan denak bisitara, eta gero zerarekin, Sekundinoneko zera horiekin, arropa jos – ten genien Errandoneanekoei, eta amistade handia genuen. Martin zegoen orduan alkate.

Martin Zalakain?

Bai, eta zerak, Errandoneak, Kontxitak…“Ez dakit ba, badira egunak kartarik hartu ez dugula”, “A! Martini esan behar diot!”. Lehengusuak ziren haiek, gizonaren aldetikan eta… Martini esan behar diot, galdetu behar diot”, eta: “Oye, Martín, mira lo que dice, que hace no sé cuán – tos días que no han recibido carta…”. Bale, horrenbeste hil dituzte, baina, hemendik aurrera, gure baimenik gabe ez dituzte hilko”. Hori izebak esan zuen, Kontxitak zer esan izandu zion zeraren bitartez, Martinen bitartez. Eta gero izebak eta ere… hori ez dakit esan behar dudan, baina militarren zerara, Ergoiena, eraman zuten, ez dakit, Pagoko Errotan edo non egondu zen, zera… nola esaten da? Intendentzia edo… hori eraman zuten Ergoiena…Pagoko Errota; han uste dut egon zela intendentzia-edo, militarrena, eta mojak, orain Mercedariak, horietakoak izan izandu dira hemen beti, eta horiek denak hara joan ziren, denak. Eta gure izebari?eta deitu zien Arizmendirenean zegoen komandantzia, komandante Ormaetxea, Bilbokoa-edo izan behar zuen horrek, eta hark deitu zion gure izebari, “que estaban como detenidas para…” haien arropa, militarren arropa josteko, bi ahizpak. Horrela ba… zeratu zen eta… “¿Quiere saber quié – nes son los denunciantes?” esan omen zion zera horrek, komandatea edo, Ormaetxea horrek, eta… “Bueno…”, eta nola Goñik, Migel Elizegik “y otro que anda así, haciendo un poquito de cojera…”: Raimundo Uranga… “uno cojo, así, altito, delgadito, un poco cojo… pues esos son los firmantes, los denunciantes…”.