Rufino Arbelaitz

Inicio/Testigantzak/Rufino Arbelaitz

Hemen reketiak nola sartu zian akordatzen al zea?

Gu Olaldetikan reketiak heldu zila eta Goikoetxea jon giñala, izebakin Goikoetxea jon ‘ta reketik han sartu, ‘ta seittun hasi zila majaratatikan palankakin ‘ta paeta zulatu eta etzekitela zeñei titzen zioten, kale alde – ra hor nombatte esaten zutela. Kale aldetik tiron bat edo tira zizkiote – la eta tiroteo errak in zittuztela. Biño gehina zeara izango zutela haik, reketik goitikan bi puska iñak Arraskularrea sartuak puntan mordoska bat eta goikuk bekuari eta bekuk goikuari elkarrei tiroka. Geo arratxin, gu handikan etxekuak ez zinak fuera! Handik arratxin ate ‘ta Iarburura. Iarburura jon ‘ta hurrengo egunin berriz Iarburua tropak ‘ta berriz, fuera handik ‘e etxekuk ez zinak, eta handik Zaldiñea. Zaldiñen pasa genittula guk zortzi eun. Handik etorri giñala Goikoetxea. Txaola batin giñala mendian eta handik behi pare bat eramateko aber uzten ote ziguten. “Nada, nada, de aquí no sale ni una vaca”, Beorleguik, harrek “nada, de aquí no sale ni una vaca” eta atzea behirik gabe Zaldiñea.

Ta behiak gobernatu?

Ez dakitela, etxeko gizonak hor zila miño… Haik ordun etxian arto tar – tian gorde ziala, gure osaba ‘ta bertako beste bi anai edo hiru. ‘Ta haik arratsalde guztian arto tartian izango ziala. Ikusi bazittuzten botako zittuztela tiroz haik ‘e! Geo haik gabero hartuko zutela aziendan gober – nua ‘ta oain geoztik ez dakit ze ingo zuten!

Zuen osaba detenittu zuten?

Bai, Exteban Matteonekukin batea eondu zen Pamplonan hogeita hamazazpi hilabete. Ordun krixtona iruitzen zen! Oain berriz, oain zea, urtiak ordun hilabetik bezela!

Hor, Olalde zuen baserri inguru hartan kajak itten edo zerbai – tan aitzen omen zian?

Zerratokia, hor zerratokia zen, eta ez dakit zembat harotz. Zume, Kazko difuntua ‘re hor aitzen zela uste ‘ut ‘ta hirugarrena zein zen ez dakit. Beno, hor itten zittuztela kaja hoik. Lau oholekin, ez oain entie – rroko kaja hoik bezela, beste tipoko zea batin itten zittuztela. Hiltzen ziran reketiak edo beák hiltzen zittuztenak sartzeko. Zerratokia Errotaberrikua zen, Tiburzio ‘ta hoina.

Ta geo hemen plazan gaztiak izango ziñazten biño, hemen gertatu zena, bi gazte oiartzuar fusilatu zittuzten, akordatzen al zea nola izandu zen?

Hemen ikusi genuna nola in zittuzten hemendik hartu ‘ta geo horrea eaman, kotxetik ateta.

Kotxian zittuzten hemen?

Honea kotxen batin ekarri zittuzten, seuraski Ergoindik ekarriak edo holakon bat izango zila. Haik hemen jarri zittuztela behintzat begiak tapatuta.