Sebastian Olaziregi

Inicio/Testigantzak/Sebastian Olaziregi

Soldaduk onea torri zinin gu Zolotierren ginen. Hurrengo goizian gure etxea jun giñenin barrenin zozten. Berriz Zolotierrenea bueltatu nitzen Martinekin etxea juteko.

Hurrengo goizin torri giñen etxea Martin ta ni, arratsaldin ama ta izeba torri zin. Hurrengo egunin sargentuk san zun familiya etxea kartzeko. Bi eguneta arreba torri zen ta atayin zeola desgraziz tiro bat jo zuten eta hil in zen. Ez dakigu zenek hil zun. Tiroka aitzen zin ta gure inguruan tokatu zen.  Parez pare lurrea. Bala bihotzin.  Oain arte euki ttut etxian arreba akatu zun balan zuluan baldosa.

Apaiza torri zen, Isaia izena zuna, geo berriz arratsin eaman zuten Kataintxoa ta hurrengo gooizin eaman zuten kanposantoa.

Tropak bi hilabete eondu zin hemen (Sargentua ta pelotoia). Irun hartu zuten arte. Gurekin ondo portatzen zin. Rantxua soldado batek prepatzen zun tan nik haikin jaten nun, etxeko sukaldin. Alde in zutenin dena normal. Etzuten iñor fusilatu.

Razionamentua guerra ta geo izandu zen, kalea jun ber genun razionamentun bila kartilakin. Ayuntamientotik mantakua.

Ogiyan biya bi egunetik behin juten giñen, pasiakin, herrira juteko berrezkua zena. Behin heldu giñena tiro in ziguten. Miño pasa in giñen ta ugaldetxon pasia kendu ziguten. Alare hurrengo egunin berriz man ziguten sargentua ona genulako.