Sebastiana Kamio

Inicio/Testigantzak/Sebastiana Kamio

Batzokiko Tesorera?

Nei juntakua in ziten nere anaia hala nulako, batzokiko tesorera.

Ordun, afiliatun kuotak kobratu?

Bai, nik itten nun lan hoi. Geo Arizmendineko señora zen presidenta, Karmen Baraibar zen bigarrena. Geo, zea, Jenaron arreba Maitxo.

Zu liburu hoi gordetzeko ibili ziñan izututa?

Goiko apaizai eaman nizkan. Liburua zen, batin, denan izenak, beste batin, berriz, zin kuotak. Batzuk utzi in zuten junta eta Karmen Egianekua presidenta in berria zen. Arizmendinekua sortu zenetik zen eta. Nik libruak hartu nittun eta joan nitzan goiko apaizana, ‘ta akor- tzen naz gaiñea near eitten nula. Aber ze momentuk zin! Eta: “¿Ya me tendría usted, por favor?”, “No, no te puedo coger, porque mi herma – na me ha dicho que si te cojo, se va”, Lizartzakuak zin, “que se va a Lizartza”. ‘Ta ni nere liburukin nearrez, betti. ‘Ta Manuel “Exkerra” gehiyokin tabernan zona, ‘ta hua sukaldea etorri zitzaidan, “Zer ‘zu?

Zer pasa zaizu?” ‘ta “Apaizana joan naz ‘ta hara zer esan naun”, “Ekar ‘zu! Nik gordeko zizkizut eta!”. Hartu zittun eta ‘tri-tra, tri-tra’ purraka – tu zittun denak ‘ta su ekonomika zen ‘ta surtan sartu zittun, ‘ta “Orain trankil eon!”, “Oi? Nik geo esan berko dut bat diruk…!”, “Zu eon tran – kil, in da!”. ‘Ta biharamonin deittu zin apaizak ‘ta “Ya te guardaré los libros, ayer te dije que no pero ya te guardaré”, “Es tarde, están que – maus”, beandu akortu haik ‘e! ‘Ta nik berriz, nola pentsatuko nun ba apaizak ukatuko zila liburu hoik gordetzia?

Geo Ergoienen izautu zenun kartzela?

Ormaetxea etorri zen ‘ta “vamos a dar una vuelta” ‘ta Ergoinera joan giñan. Uztapide bizi zen etxe harta eraman eta han: “¿usted es nacio – nalista?” ‘ta “yo no”, “¿pero su padre y su hermano?” “yo no tengo padre”. Aztu zin noiz hila zen ‘e! Ez dia erraxak izaten e? ‘Ta momen – tu hoitan gutxiyo. Eta nei ez ziten deus ‘e esan, ‘ta geo nik uste nun kalea nijula ‘ta Bialdea alletu giñanin geldittu zun kotxia eta “baja Sebas”, jetxi nintzan ni eta martxa! Ordun ez dakit nik soldaduk edo zer izango nittun eskaillerak iyo ‘ta barberua zen, mutil gaztia zen, alto bat. Lendik izautzen nittunak, biño zer baserritakua zen ez dakit. Eta etortzen zin ‘ta “¡Hay una comunista! ¿A quién le tienes en el otro lau?” ‘ta near in eta ixillik eon! Zer esan ber zenun? ‘Ta geo, etorri zen Ormaetxea hoi ‘ta esan zun “que era falso, que la denuncia que tenía era falsa, que era inocente”. ‘Ta harrek hitz in zun ‘ta nik frantzesez hitz itten nion harrei, ‘ta harrek erritan ematen zin “¡No hables en fran – cés! Porque se van a creer que estamos hablando de ellos.” ‘Ta nahi – ko lanak bazin! Bestiak aitzia ez ba nahi! Han baizin denak! ‘Ta hala behintzat gaba pasatu nun. ‘Ta hurrengo eunian ekarri zuten beste emakume bat, karobikua zela esaten zun béak. “Nei kuñaduak denunt – ziatu nau!”. Beñepin botak bazittun ‘ta, “nola hilko banauten, nik botak hemen utziko ‘ttut”. ”Ai, hau lana!” Ne artin ”nik honekin eon ber ‘te dut hemen?´. ‘Ta ordun, ni eamatia nahi zutenak izaki, noiz eamango ote ziten ‘ta, ‘ta nei esaten ziten “Tranquila ¿eh? Si te llaman detrás irán muchas”. ‘Ta horrek ‘e, zeorrek