01 Ibilbidea  – Fusilatuak

Arizmendienea-Oiartzungo hilerria-Iragorriko kanposantua-Altzibarko plaza-Udaletxea

01 Ibilbidea

Arizmendi-enea

  1. urtean Anjel Arizmendi Prokuradore donostiarrak Sotomayor Dukearen emazteari erosi zion jauregia, Romana Urdinola delakoari.
  2. urtean frankistek Arizmendi-enea konfiskatu zuten zigor modura, EAJ-PNVko militantea zelako. Frankistek Arizmendi atxilotu eta fusilatu zuten, eta etxea buruzagi militarrak bizitzeko egokitu zuten.
  3. urtean, eraikina eskuratzeko helburuarekin, Oiartzungo Udalak tratu bat egin zuen familiarekin, eta 2013an gauzatu zen.

Etxeko aurrealdean idatzirik ikus daitekeen esaldia da hau:

“Emen sartzen dena bere etxean dago”

Oiartzungo hilerria

Jakina da hilerriko hormaren kontra herritar asko fusilatu zituztela 1936ko udazkenean, batik bat. Oraimenarekin lotura zuzena du. 1960. urtean Oiartzungo Udalak Iragorriko kanposantuan aurkitutako gorpuzkinei emandako agurra jendetsua eta hunkigarria izan zen. Luis Peña Gantxegik 1978. urtean eginiko hilobi-monumentuaren babespean hobiratu zituzten meza baten ondoren.

 Iragorriko kanposantua

1936ko gerra hasi berri zela inguruko auzokideak ohartu ziren bertan fusilatu eta lurperatu zituztela hainbat herritar.  1960an egin zituzten lehen indusketak eremu hartan, Loreto Romero Kennedyk lurjabeak hala eskatuta.  Hobi bat ireki zuten beraz, eta bertatik zortzi gorpuzkin atera zituzten: Jorge Iturricastillo, Maringo apaiza izan zena bata eta haurdun zegoen emakume batena besteak beste. 2007ko abuztuan bigarren hobia aurkitu zuten Kattin-Txikiko kideek eta bigarren hobi honetan bost pertsonen gorpuzkinak agertu ziren. Guztira, beraz,  hamahiru lagunen gorpuzkinak aurkitu eta berreskuratu dira Iragorriko Kanposantuan.  Antton Mendizabalen eskultura  dago, non lekua ez den jada leku soil bat; traszedentzia handiko gune bat da.

Altzibareko plaza

Domingo Belanzaran Zapirain (18 urte) eta Segundo Lekuona Albistur (26  urte), 1936ko irailaren 7an fusilatu zituzten Altzibarko plaza honetan, herritarren aurrean, ustez iratzargailu bat lapurtu zutelako. Fusilatu ondoren jakin zen ez zutela iratzargailurik lapurtu eta salaketa faltsua izan zela. Apaizak euren inozentziaren berri eman zuen erail baino lehen, hil aurreko aitortzan beraiek ez zutela iratzargailurik lapurtu adierazi baitzioten.

Oiartzungo Udaletxea

1936ko uztailaren 27an, tropa frankistek Oiartzun hartu zuten, Beorlegui koronela eta Ortiz de Zarate komandantea buru zirela. Herriko lau bizilagunen salaketaren ondorioz, segituan hasi ziren herrian errepresioa erabiltzen eta, besteak beste, uztailaren 30ean, EAJko alkatea eta zazpi zinegotzi atxilotu zituzten; beste bat ordurako ihesi joana zen.
Atxilotuek gaua udaletxeko kalabozoan egin zuten; hurrengo goizean, oinez eraman zituzten Berara eta handik kamioietan Iruñeko San Cristobal (Ezkaba mendia) gotorlekura, han preso sartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero ondoko zenbakira dei dezakezue

Zalantzak argitzen lagundu dezakegu

  • 652735956

Ibilbidean aurki daitezkeen berezitasunak